interpelazioa Zurriola Hiribideko 41. zenbakian dagoen lokalaren administrazio emakida dela eta

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egiten dio Odon Elorza Gonzalez alkateari, Zurriola Hiribideko 41. zenbakian dagoen lokalaren administrazio emakida dela eta, Ogasuneko Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

2003ko apirilaren 1ean, Udalbatzak erabaki zuen Baldintza Administratibo eta Ekonomikoen Plegu bat onartzea. Plegu horrek aginduko zuen Zurriola Hiribideko 41. zenbakian dagoen eraikinean ostalaritza zerbitzuak emateari eta lokaletan berritze obrak egiteari buruzko kontratu administratibo berezian. Plegu horrek 15 urteko indarraldia izango du, eta lehiaketa irekiko sistemaren bidez likidatuko da.

Kontratuaren xedea da kafetegi eta jatetxe zerbitzua eta kafe antzoki zerbitzua edo antzeko ostalaritza zerbitzuak eta Zurriola hondartzarako taberna zerbitzua ematea udan, 15 urteko denbora aldian.

2003ko uztailaren 11n, Gobernu Batzarrak aipatutako emakida esleitu zuen.

2003ko uztailaren 28an, Udalbatzak emakida hori berretsi zuen.

Hala ere, 2003ko maiatzaren 23an, alegia, esleipena egin aurretik, Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialak honako hau xedatu zuen:

«Obrei esker egin nahi diren jarduerak (taberna, kafetegia eta jatetxea egunez, eta kafe antzokia gauez, zuzeneko emanaldiak eta dantza ekitaldiak egiteko aukerarekin, baina mahaiak izango diren gunea eta beheko solairuko barra mantenduz, udan hondartzan den jendeari zerbitzua emateko) ez dira bateragarri kostaldeari buruzko legediarekin (Kostaldeari buruzko 22/1988 Legeak [1988ko uztailaren 28koa] 32. artikulua; eta Kostaldeari buruzko 22/1988 Legea [1988ko uztailaren 28koa] garatu eta gauzatzeko Arautegi Orokorreko 60. artikulua), eta emakidan mantendu behar dira ematearen xede izan ziren erabilerak (taberna jatetxea, botikina, taberna, udaltzaingoaren egoitza, biltegia eta abar».

Kostaldeari buruzko 22/1988 Legeak, 1988ko uztailaren 28koak, honako hau dio 32. artikuluan:

«1. Itsaso eta lehorreko jabari publikoan jarri ahalko dira soilik, beren izaera dela eta, beste inon jarri ezin diren jarduerak edo instalazioak».

Kostaldeari buruzko Legea garatu eta gauzatzeko Arautegi Orokorraren 60. artikuluan honako hau dago xedatuta:

«2. Hona hemen aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak edo instalazioak:

a) Dituzten ezaugarriak direla eta, itsaso eta lehorreko jabari publikoa hartzea eskatzen duen zerbitzua ematen dutenak edo funtzioa dutenak.

b) Zerbitzu publikokoak edo jendeari zerbitzu ematekoak, jarri behar diren kostaldeko tartearen egitura fisikoa dela eta, jabari horren alboko lurretan jarri ezin direnak.

3. Edonola ere, ahalik eta leku txikiena hartu beharko dute.»

Espedientean dauden dokumentuak ikusita, beharrezko da aipatutako emakidan jarraitutako prozedura legezkoa den ala ez egiaztatzea.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako INTERPELAZIO hau:

1.- Emakida espedientean bada Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialaren txosten bat, baimen eskaeraren xede diren jarduera batzuk Kostaldeari buruzko legediarekin bateragarri ez direla jotzen duena. Txosten hori izanik ere, aurrera jarraitu zen jarduera hori kafe antzoki gisa esleitzeko prozedura. Zergatik?

2.- Administrazio emakidetan, jarduera horiek zuzentzen dituzten baldintza tekniko administratiboen pleguak onartu aurretik, eskatu al zaizkie eskudun organoei jardueren egokitasunari eta legezkotasunari buruzko txostenak? Eskatu ez bazaizkie, alkateak uste al du jarraitutako prozedura dela egokiena lehiaketaren beraren bideragarritasun teknikoa edo juridikoa arriskuan jar ditzaketen egoerak saihesteko?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *