Zinegotzi ordezkariak jarduera baimena beharrezkotzat jo arren, hura gabe ireki nahi du Udal Gobernuak larunbatean autobus geltokia

PNV eta PSOEren Udal Gobernuak jarduera baimenik izan gabe ireki nahi du larunbatean Atotxako autobus geltokia, nahiz eta, gaur eguerdian batzordean, Enrique Ramos Hirigintza eta Obra Publikoetako zinegotzi ordezkariak adierazi duen “bere ustez” beharrezkoa dela. Udal Gobernuaren beste lardeskeri bat da, beraz, gai honetan bat-batean eta inongo aurreikuspenik gabe ari dela agerian uzten duena. Bost egun falta dira inauguraziorako, eta zinegotzi-ordezkariak orain dio “bere ustez” autobus geltokiak jarduera baimena behar duela; ez du halakorik, ordea. Enrique Ramosek agerian utzi du, berriro ere, zer kudeaketa negargarria egiten ari diren PNV eta PSOE Atotxako geltokian. Gogorarazi nahi dugu, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Atotxako Autobus Geltokiaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenean, beharrezkotzat jo zuela jarduera baimena izatea. Hortaz, Donostiako EH Bilduren ustez, Enrique Ramosek, edo Eneko Goiak berak bestela, lehenbailehen argitu behar dute gai hau, eta zer ondorio izan dezakeen ere jakinarazi behar dute.

Azken asteetan, hainbat arrazoi direla medio, geltokiaren inaugurazioa atzeratu egin da, eta orain jarduera baimenarena dator. Enrique Ramosek geltokia abenduaren 17an zabalduko zela iragarri zuen, Eneko Goiak urtea bukatu baino esan zuen ondoren, eta alkateak berak urtarrilaren 15eko data eman zuen. Orain, larunbatean, hilak 6, irekiko dutela esan dute. Atzerapenek agerian utzi dute, gainera, ez zegoela inongo plangintzarik autobus lineak eta zerbitzuak Pio XII.etik Atotxara eramateko, eta adibidez, gerta zitekeela erabiltzaileek txartela Amara Berrin atera eta gero geltoki berrira joan beharra. Surrealista.

Urtarrilaren 15ean inaugurazioa segurtasun sistemaren akatsengatik bertan behera geratu ondoren, EH Bilduk salatu zuen PNV eta PSOEk kezka handiagoa zutela geltokia ozen baino ozenago zabaltzeko eta argazkian ateratzeko mota honetako azpiegitura batek ezinbesteko dituen probak egiteko baino. Eta hara non gaur Hirigintza eta Obra Publikoetako zinegotzi ordezkariak adierazi duen “bere ustez” autobus geltoki berriak aktibitate baimena behar duela. Baina halakorik ez du, ordea. Eta bost egun falta dira inauguraziorako. Sekulako lardeskeria da. Berriro ere PNV eta PSOEk bazterrean utzi dituzte edozein administraziok dituen eginbeharrak, beren propaganda nahi neurrigabeari bide emateko.

“Oso larria da, Atotxako geltokia irekitzeko bost egun falta direla, Enrique Ramosek zehatz-mehatz ez jakitea aktibitate baimena beharrezkoa den ala ez. Are larriagoa da bere ustez beharrezkoa dela esatea eta halakorik ez izatea. Eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenak beharrezkotzat hartzen duela jakinda, Enrique Ramosek gai honi buruz txosten juridikorik ez izatea arduragabekeri politiko galanta da. Udal Gobernu narrasa dugu Donostian eta haren burua “saltzea” du kezka bakarra. Horregatik, Udal Gobernuak lehenbailehen gai hau argitu behar du”, adierazi du Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak.

http://www.donostia.ehbildu.eus 

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *