GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRA IXTEAREN GAINEKO ERAKUNDE ADIERAZPENA

Eusko Alkartasuna taldearen ordezko bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 104. artikulua oinarri, Garoñako zentral nuklearra ixtearen gaineko erakunde adierazpen hau aurkeztu nahi du, Udalbatzan azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Santa María de Garoñako zentral nuklearra 1970ean ireki zuten, eta BWR motako zentrala da, 460 MW-ko potentzia instalatua duena. Bi mila eta bian Zoritako zentral nuklearra itxi zutenetik, espainiar Estatuan den zentral nuklearrik zahar eta zaharkituena da.

Santa María de Garoñako zentral nuklearra 40 urtean aritzeko diseinatu zuten, eta laster bukatuko da epe hori.

Hori dela eta, bistan dago amortizatuta dagoela zentral nuklear hori, diseinatu zenean jarritako epea pasatu du eta. Beraz, ez dago arrazoi ekonomikorik ateratzerik ixtea atzeratzeko baimena emateko, ez eta, horrenbestez, jabeak ezeren erreklamaziorik egiteko ere, erabat amortizatu gabe dagoela esanez, amortizazio epea guztiz gaindituta dago eta.

Diseinatu zutenean jarduteko jarri zioten epea gainditzeak dakarrena da zentralean Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren aginduz —ustiapen epea bukatu arte jardunean edukitzeko izan behar den segurtasun mailari eustea beste helbururik gabe— egin zituzten inbertsioak ez direla konpentsatu beharreko inbertsioak.

Jabeak bere borondatez egindako inbertsioak ere ez dira zentralaren itxiera atzeratzeko aitzakiatzat erabili, zeren jabeak ondo asko baitzekien emakida noiz bukatuko zen. Beste kontu bat litzateke jabearen esku izango balitz bere borondatez inbertsio jakin batzuk egitearen baitan balego luzapena ematea edo ez ematea.

Azken aldi honetan ugaritzen ari dira ekologista eta herritar taldeen nahiz erakundeen ordezkariek ahots kritikoak, Santa María de Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatzen ari direnak.

Era berean, azken aldi honetan gorabehera gehiago ikusi dira zentral nuklear horretan. Alde horretatik, ekologista talde batzuk zentral nuklear horrek ustez dituen zenbait segurtasun arazo salatu dituzte; esate baterako, korrosio arazoak (erreaktorearen ontziaren barruan izaten den zilindro itxurako piezari, “upel txikia” esaten zaionari, edota kontrol barretako lotura-mahukei erasaten bide dietenak) nahiz pitzadura batzuk azaltzea.

Beste alde batetik, Santa María de Garoñako zentral nuklearraren energia ekarpena ere txikia da. Greenpeacek esaten duenez, guztiaren %1,28 izan zen 2007an. Beste batzuek, berriz, esaten dute gehienez ere %2,5 izango litzatekeela. Edozein moduz ere, energia berriztagarriek aise konpentsatuko lukete ekarpen hori.

Horiek horrela direla, erabaki hau hartzea proposatu nahi diogu Udalbatzari:

“Donostiako Udalak erabaki du Santa María de Garoñako zentral nuklearra betiko itxi dezan eskatzea estatuko Gobernuari”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *