zarata gutxitzeko udalaren autobus garajeen inguruko pantailei buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin dio Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Ernesto Gascari, zarata gutxitzeko udalaren autobus garajeen inguruko pantailak direla eta, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Donostiako udal autobusen garaje berriak hezi batez inguraturik daude, eta hezi horrek, era berean, zarata gutxitzeko pantaila garden batzuk ditu, euskarri batzuez finkatuta. Haizete baten ondorioz, euskarri horiek lurrera erori ziren, eta haiekin batera, pantailak. Gaurdaino ez dira berriz jarri, ez eta konpondu ere, eta heziak duen itxura kaskarra da beraz.

Era berean, inguru hori zertxobait bazter utzi dute, pantailak jarri arte, antza, eta, ondorioz, nahiko itxura txarra du, heziak ez baitu akabera egokia izango pantaila guztiak jarri arte. Modu horretan, auzokoei eragiten dien zarata gutxituko litzateke, eta instalazioaren itxura hobetuko litzateke.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

Donostiako udal autobusen garaje berrien inguruan zarata gutxitzeko pantailak jartzea eta haiei bukaera ematea sustatzeko eskaera egitea Gobernu Batzarrari, hartara haren itxura hobetuko eta autobusen zarata saihestuko baita.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *