elbarrientzat egokituta dauden zabor organikorako edukiontziak jartzeari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Gune Publikoetako (Obrak eta Zerbitzuak) Batzordean AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Alberto Rodriguez zinegotziari, elbarrientzat egokituta dauden zabor organikorako edukiontziak jartzea dela eta.

JUSTIFIKAZIOA

2007ko otsailean, ekimena aurkeztu genuen batzorde honetan bertan, gurpil aulkian dabiltzanentzat egokitutako edukiontziak jartzeko aukera kontuan har zedin. Edukiontzi horiek, barruan edukiera berbera izanagatik, diseinu txikiagoa eta trinkoagoa dute, eta zuloa dute gurpil aulki batetik iristeko moduko garaieran. Haurrentzat egokia izan litekeela iradoki ere egin genuen, horrela zabor poltsak nola utzi behar bezala ikasteko aukera izango bailukete.

2008ko otsailean, idatzizko informazioa eskatu genuen, Alberto Rodriguezen sailetik eman zitzaigun erantzuna oinarritzat hartuta. Izan ere, adierazi ziguten dagoeneko bazirela bi edukiontzi, esperimentu modura eta publizitaterik egin gabe hiriko bi tokitan ipinita, zer-nolako eragina eta erabilgarritasuna zuten balioztatze aldera. Orduz geroztik, ez dugu jakin esperientziak zer emaitza izan dituen, eta ea arrakastatsu izan den edo ez. Ez dakigu, orobat, ea hiriko beste alde batzuetan jarri diren, oraingoan behar bezalako publizitatea eginda. Gaur den egunean, oraindik ere ez dakizkigu zehaztasun horiek, ez baitigute informazioa helarazi.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

1.- Diagnosia egin al da, elbarrientzat egokitutako edukiontzien esperientzia nolakoa izan den?

2.- Hala baldin bada, zenbat edukiontzi jarri dira, eta non?

3.- Beste edukiontzirik jarri ez bada, Udalak ba al du halakoak jartzeko eta, behar bezalako publizitatea eginez, herritarrei non dauden ezagutarazteko asmoa?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *