Victoria Eugeniari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna Taldeak, Udalbatzaren Barne Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Toki Gobernuko Batzordearen kide eta Kulturako ordezkari Ramon Etxezarretari, Pertsonentzako Zerbitzu Batzordean, Victoria Eugeniako apaingarriak direla-eta.

ARRAZOIBIDEA

Victoria Eugenia Antzokia birmoldatzeko lanak egin zirenean, pieza batzuk kendu ziren, hain zuzen ere, antzokiko eskalinatako albo-pareten ezkerrean zein eskuinean haiek argitzeko eta apaintzeko zeuden brontzezko argimutil zaharrak —Gaur egun, horma horiek zeuden lekuan, antzokiko edaritegira eta Txina aretora joateko korridorea dago—eta antzoki kalea izeneko solairukoak, aurrekoen parean.

Antzokia birmoldatzen bukatu eta berriz ireki zenetik, egiaztatu dugu apaingarri batzuk ez direla berriz jarri, hala nola, aipatu brontzezko argimutilak, eta, gainera, ez dakigu non dauden. Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen dudan zinegotziak, honako GALDERA hau egiten dut:

Non daude Victoria Eugenia Antzokiko brontzezko argimutil zaharrak, eraikina birmoldatu ondoren berriro jarri ez direnak?

Jarriko al dira berriz antzokiko obren bitartean kendu ziren piezak? Noiz?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *