unibertsitateen gunean autokarabanak aparkatzeko tokiari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Gune Publikoetako (Obrak eta Zerbitzuak) Batzordean AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzarreko kide Ernesto Gasco zinegotziari, unibertsitateen gunean autokarabanak aparkatzeko tokia jartzea dela eta.

JUSTIFIKAZIOA

Joan den apirilaren 19an, batzorde honen beraren bileran, Ernesto Gasco zinegotzi ordezkariak baieztatu zuen proiektu bat enkargatu zela, Antiguo auzoan unibertsitateen guneko lur sail bat udako denboraldirako egokitzearren, batez ere urte sasoi horretan Donostia bisitatzera etorri ohi diren autokarabanak han aparkatze aldera.

Hartara, zehaztu zen, besteak beste, zuzkidurarik gabeko lur saila zela, eta ur hartuneekin, argindarrarekin eta zerbitzuekin egokitu beharko zela, horrela modu iraunkorrean egokitzeko. Udal gobernuak, hain zuzen ere, 250.000 euro inguruko aurrekontu aldaketa onartua zuen, gaitzeko obrak presakako prozeduraz egitearren, ez baitzen denbora askorik geratzen.

Lur sail hori gaitzea garrantzitsua da, oso, autokarabanak hiriko aparkaleku eta toki guztietan jartzea saihesteko, eta autokarabanek gutxieneko zerbitzuak dituen leku duin samarra izateko.

Horra hor zergatik aurkezten ditudan honako GALDERA hauek:

1. Zerk eragin du oraindik ere obra horiek esleitu ez izana eta proiektua egin ez izana, eta, ondorioz, obrak hasi ezina?

2. Egingo al dira obra horiek eta, ondorioz, egokituko al da lur saila udako denboraldian erabiltzeko?

3. Gobernu Taldeak prestatu al du ordezko konponbideren bat, obra horiek egiten ez badira ere?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *