Uliako haurrentzako jolasgunean komunak jartzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Uliako haurrentzako jolasgunean komunak jartzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Ulia aldea biziberritzeko plana aurkeztu da orain-berriki. Planean aurreikusita dago Basolluko eraikina eta antenen eraikina birmoldatzea, parkera paseatzera edo haurrentzako jolastokiaz gozatzera doazen pertsonei zerbitzu egitearren. Obrak egiten ari diren bitartean, eraikina itxita dago, eta ez dago, beraz, handik dabiltzanek erabil dezaketen komunik.

Gure ustez, obrak egiten diren aldian, berez garbitzeko komunak jar litezke, hara paseatzera edo haurrentzako jolastokiaz gozatzera doazenek erabili ahal izateko.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea Basollua aldean edo haurrentzako jolastokiaren aldean jarraraz ditzala berez garbitzeko komunak, birgaituko diren eraikinak prestatzen diren arte.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *