udaltzaingoko bitarteko langileen egungo egoerari buruzko galdera

Eusko Alkartasunak, udalbatzaren barne-araudiko 135. artikulua oinarri hartuta, udaltzaingoko  bitarteko langileen egungo egoerari eta programa berriei buruzko GALDERA HAU aurkezten dio Gobernu Batzordeko kide Ernesto Gascori, Zerbitzu Orokorren Batzorde Orokor Iraunkorrean aztertu eta AHOZ ERANTZUN dezan.

JUSTIFIKAZIOA

Duela gutxi jakin dugu Mugikortasun Sailak, herritarren segurtasunaz arduratu eta bere mende udaltzaingoa duenak, plan berria abiarazi nahi duela, “Udaltzaingoaren prebentzio iraunkorreko unitateen laguntzarako eta prebentziorako programa” alegia, eta plan horren barruan bitarteko izaerako 18 agente eta udaltzaingoko hiru agintari sartuko direla. Unitate horren xedea da herritarren segurtasuna handitzea jende gehien dabilen egunetan, eta, batik bat, asteburuetako gauetan.

Gure taldeak beti kritikatu izan du udaltzaingoak bere beharren neurriko langileria ez izateagatik pairatu behar duen bitartekotasun-egoera, eta, orain ere, Udaltzaingoak egin beharreko lanetarako bitarteko langileak kontratatzea kritikatzen dugu. Are gehiago kritikatzen dugu arestian aipatutako funtzioak bitarteko langileek betetzea, ez baitute jasoko, ziur asko, funtzio horiek betetzeko izan behar den prestakuntza.

Horregatik guztiagatik, azpian izenpetzen duen zinegotziak GALDERA hau aurkezten du:

1.- Egia al da bitarteko izaerako agenteez osatu nahi dela unitate hori?

2.- Zer nolako prestakuntza-maila izango dute gaueko segurtasuna indartu beharko duten agente horiek?

3.- Zinegotzi ordezkariak aurreikusi al du, azkenik, udaltzaingoaren langileria handitzea, departamentu horrek pairatzen duen bitarteko langileen gainkarga arintzeko?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *