galdera poliziaren helburuetarako Udaltzaingoak jasotzen dituen datu pertsonalak ofizioz baliogabetzea dela eta

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hauek egin dizkio Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi ordezkari eta Gobernu Batzarreko kide Ernesto Gasco Gonzalori, poliziaren helburuetarako Udaltzaingoak jasotzen dituen datu pertsonalak ofizioz baliogabetzea dela eta, Zerbitzu Orokorretako Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

“Ertzaintzak eta udaltzaingoak poliziaren xedeetarako biltzen dituzten datu pertsonalak ofizioz baliogabetzea” izenburua duen Arartekoaren txostena jaso zen udal erregistroan, 2008ko urtarrilaren 24an (3.487 erregistro-zenbakia). Aipatutako polizia-kidegoek, Donostiako udaltzaingoa barne hartuta, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen duten aztertzen da txosten horretan.

Poliziaren xedeetarako bildutako datu horiek ofizioz baliogabetzeari zegokionez nola jarduten zuen jakiteko informazioa eskatu zion Arartekoak beste batzuen artean Donostiako Udalari 2006an. Donostiako Udalak, ia urtebeteko atzerapenarekin, adierazi zion datu zehatz horiek baliogabetzeko arautegi edo prozedura zehatzik ez zuela, baina gabezia horrek ez ziola galarazten ofizioz jardutea “en la medida en que el volumen de información que soportaba el sistema informático requería una actuación en este sentido”.

Txostenak jarraitzen du esanez Arartekoari jakinarazi ziotenaren arabera, baliogabetzea aldizkakotasun finkoari jarraiki egiten zela eta hurrengoei eragiten ziela: “los registros informáticos de aquellas personas que, tras su alta en la base de datos, superan el plazo de prescripción de la infracción penal que originó su alta en el sistema informático, sin que hubieran vuelto a cometer un hecho delictivo y no hubiera constancia de que estuvieran cumpliendo condena”.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, besteak beste, datu-bilketari buruzko informazioa izateko eskubidea eta datuak kontsultatu, zuzendu eta baliogabetzeko eskubideak arautzen ditu, datuak babesteko oinarrizko eskubidea eraginkor bihurtzeko ezarritako berme multzo gisara.

Aipatutako Legeak, Arartekoak berak dioenez, poliziaren xedeetarako biltzen dituzten datuak ofizioz baliogabetzera behartzen ditu polizia-kidegoak, Donostiako Udaltzaingoa barne hartuta, kasu hauetan: “cuando no sean necesarios para las averiguaciones que motivaron su almacenamiento” (Lege horretako 22.4 artikulua). Ondorio horietarako, aipatutako ezarpenak dioenez, “Se considerarán especialmente la edad del afectado y el carácter de los datos almacenados, la necesidad de mantener los datos hasta la conclusión de una investigación o procedimiento concreto, la resolución judicial firme, en especial la absolutoria, el indulto, la rehabilitación y la prescripción de responsabilidad”.

Donostiako Udalak igorritako erantzun berantiarretik ondorioztatzen denez, Donostiako Udaltzaingoa ez da datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoko arauak behar bezala betetzen ari, erantzukizun penala preskribatu denean soilik baliogabetzen dituelako, eta betetze partzial hori, gainera, sistema informatikoaren premiei lotzen dielako.

Bestalde, Donostiako Udaltzaingoaren erantzuna “kontrako aurrekari polizialak” deiturikoei buruzkoa da soilik, baina baliogabetze horrek, ordea, poliziaren xedeetarako bildutako datu guztiei eragiten die, eta ez bakarrik udal administrazioak aipatzen dituenei, Arartekoak dioen bezala.

Arartekoaren txostenak, amaitzeko, bi gomendio egiten dizkie euskal administrazio publikoen mendeko polizia-kidegoei; batetik, “datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak poliziaren xedeetarako biltzen diren datu pertsonalak ofizioz baliogabetzeari buruz ezartzen dituen zehapenak bete ditzatela”, eta bestetik, “oraindik egin ez badute, aipatu aurreikuspenak aplikatzeko irizpideak eta prozedurak barne hartzen dituen jarduteko protokoloa onar dezatela”.

Horra hor zergatik aurkezten ditudan ondorengo GALDERAK:

1.Arartekoak gomendio horiek egin zituenetik 8 hilabete baino gehiago pasatu ondoren, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa  eta, zehatzago, beharrezkoak izateari utzi dioten datu pertsonalak ofizioz baliogabetzeko manua betetzen ari al da Donostiako Udaltzaingoa legeak ezarritako terminoetan?

2.Arartekoaren txosten hori jaso zenetik 8 hilabete baino gehiago pasatu ondoren, Donostiako Udalak ba al du jarduteko protokolo bat beharrezkoak ez diren datu pertsonalak ofizioz baliogabetzeko jarraitu behar diren irizpideekin eta aipatutako lege-aurreikuspenak aplikatzeko jarraitu beharreko prozedurekin?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *