Udaltzaingoaren jarduerei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Barne Araudiko 135. artikulua oinarri, IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzordeko kide eta mugikortasuneko zinegotzi Ernesto Gascori, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) erantzun dadin. Udaltzaingoaren langileei eta jarduerei buruzkoa da galdera.

ARRAZOIBIDEA

Aspaldian ez dira Udaltzaingoaren jarduerei buruko memoriak argitaratu, eta horren ondorioz, talde-politikoen artean nolabaiteko haserrea sortu da, izan ere, ez dugu euskarri materialik udaltzaingoaren jarduerak kontsultatzeko eta kontrastatzeko.

Mugikortasun Departamentuak Fiskaltzaren txostenera jo behar izan du aipatu jardueren berri izateko. Txosten horrek, normalean, lurraldearen egoerari buruzko iruzkin orokor bat egiten du, eta epaitegietako ekintza eta jarduerak besterik ez ditu azaltzen. Beraz, ezin ditugu Donostia hirikoak besterik ez diren jarduera-mota guztietako datuak aurkitu, izan ere, eta aipatu bezala, lurraldean egindako delituei buruzko txostena da.

Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen duen zinegotziak, GALDERA hauek egiten ditut:

1.- Zein da udaltzaingoaren langileen egungo lan-egoera; hau da, zenbat funtzionario finko edo karrerako, zenbat aldi baterako zenbat kontratudun eta zenbat bitarteko langile ditu?

2.- Karrerako udaltzain izateko zer prestakuntza-mota eskatzen da?; Zer prestakuntza jasotzen dute aldi baterako kontratatuek eta bitarteko langileek?; Zer motatako prestakuntza ematea aurreikusi da mugikortasuneko agenteei?

3.- Zer datu ageri ditu udaltzaingoak ebasketa, eraso, lapurreta, sexu-eraso eta bestelako delitu penal eta arau-hausteengatik tramitatuko salaketei eta egindako atxiloketei dagokienez?; Zer alde adierazten dute datuek 2006 urteko datuekin konparatuta?

4.- Zenbat eta nolako istripuak gertatzen dira Donostian? Zenbat istriputan izan dira tartean adingabeak? Eta zenbatetan 65 urtetik gorako pertsonak?

5.- Zenbat eta nolakoak dira Udaltzaingoak erantzuten dituen hiritarren sorospen-eskeak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *