ERC, Junts, CUP, PDeCat edo BNG bezalako alderdi subiranistek Diputatuen Kongresuan aurkeztu dituzten zuzenketen barruan, EH Bilduk zuzenketa bat aurkeztu du Donostiako La Cumbre jauregiaren gainean Udalari lagatzeko eskatuz.
Donostiako Eusko Alkartasunaren izenean, urrats positibotzat jotzen dugu espazio hori herritarrentzat berreskuratu ahal izatea.
Eusko Alkartasunak «Nahi Dugun Donostia» dokumentua onartu zuenean, espazio hori berreskuratzearen aldeko apustua egin zuen, eta prozesu parte-hartzailearen ondoren, proposatu zuen gure hirian memoria historikoak merezi duen aitortzaren barruan, frankismoaren errepresioa gogoratuko zuen museo baten kokaleku bihur zitekeela.