Udal mintegiei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna udal taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Hiri Zerbitzuetako zinegotzi ordezkari Alberto Rodriguez Bardoni, udal mintegiak direla eta, Zerbitzu Orokorretako Batzorde iraunkor orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Parke eta Lorategietako Sailak, bere sail osagarri gisa, udal mintegiak ditu, eta mintegi horietan, urtero, sasoiko hamarka mila landare ekoizten dira, gero hiriko lorategietan landa daitezen. Bestalde, instalazio horiek zuhaixkak eta hiriko eremu berdeak, lorategiak eta parkeak zaintzeko erabiltzen diren materialak gordetzeko biltegi gisa ere erabiltzen dira.

2004ko irailean, Tokiko Gobernu Batzarrak Uliako mintegiak tokiz aldatzeko prozesua hastea erabaki zuen. Horretarako, Parke eta Lorategien Sailak beharrezko gutxieneko beharren eta instalazioen oinarrizko azterketa egin zuen, eta ondorioztatu zuen mintegia jartzeko tokirik hoberena Putzueta bideko 16. zenbakia zela, Audaritz baserriarenak izandako lurretan.

Aipatutako txostenean hitz hauek jaso ziren, hitzez hitz: «Aldaketa egoera honetan, Parke eta Lorategietako Bulegoburutzak eta Hiri Mantenimendu eta Zerbitzuetako Zuzendaritzak modu bateratuan jakinarazi dute gaur egun diren bezalako mintegiak Parkeen eta Lorategien Sailean gauzatutako kudeaketaren barruan mantentzeko beharra ukaezina dela, […] eta, beraz, ezin dela proposatu etorkizunean sail hori eta bere jarduera kentzeko aukera posiblerik».

Ondorio horretara iritsi da zenbait gogoeta abiapuntu hartuta. Alde batetik, funtsezko argudio ekonomiko bat dago; alegia, mintegirik izango ez balitz, Udalak mintegi partikularrak dituzten enpresei dagozkien hornikuntza kontratuak esleitu beharko lizkieke eta, ondorioz, Udalak beharko lituzkeen landare barietateak eskuratzeak lekarkiokeen ordainketa egin beharko luke.

Bestalde, «udaleko mintegirik izango ez balitz, kudeaketan arazo handiak» sortuko liratekeela aipatu da. Halaber, udaleko langileen esperientzia eta eskatutako landareen ekoizpeneko helburuak betetzeko egiaztatutako eraginkortasuna ere aintzat hartu izan dira.

Hala ere, mintegi berriak eraikitzeko lanak bukatuta edo bukatzear dira dagoeneko, eta, hala ere, langileek ez dakite ezer mintegi horietan hartuko dituzten ala ez. Era berean, udal mintegiak pribatiza daitezkeelako berria zabaldu da; eta horrek, jakina, kezka eta ziurgabetasuna eragin du langileen artean.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERAK:

1. Bukatu al dira Putzuetako mintegi berriak egiteko lanak? Obretakoak diren langileez gain, ba al da beste langilerik instalazioetan? Baiezkoan, noren baimenarekin edo baimenekin, eta noren ardurapean baimendu da bukatu gabe dauden obretan obrakoak ez diren pertsonak sartzea?

2. Udal taldeak zein asmo du mintegiko udal langileei dagokienez? Noiz irekiko da mintegia?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *