UDAL LEGE BATEN ALDEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

EAko taldea, Udalbatzaren Organo Araudiko 104. artikuluan xedatutakoaren arabera, Erakunde Adierazpena Udal Lege baten aldeko honako hau aurkezten du.

JUSTIFIKAZIOA

Egungo krisi ekonomikoaren ondorio zuzenak udaletxeetan nabaritzen ari dira bereziki. Egungo krisi egoera eta foru zein udal ogasunen diru-bilketaren jaitsiera direla-eta, Udal Lege bat adostea inoiz baino premiazkoagoa da orain Udalen eskuduntzen esparrua argitzeko eta, batik bat, Udalek herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuen finantziazio egonkorra bermatzeko. Are gehiago egoera honetan, krisiaren ondorioz udal arloetan gizarte-zerbitzuen eta prestakuntzen eskaria gero eta handiagoa denean, eskuduntzaren titularra zein den alde batera utzita, herritarrek udaletara, hurbilen dituzten erakundeetara, alegia, jotzen dutelako.

Hau guztia dela-eta, Udalbatzarrak honako akordio hau har dezala proposatzen dugu:

1.- Donostiako Udalak gogora ekartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko sistema instituzionala euskal herritarren ordezkaritza duten erakundeek osatzen dutela eta hauek hiru mailatan antolatzen direla: erakunde komunak, foru organoak eta udal instituzioak.

2.- Donostiako Udalak  honek eskatzen du maila instituzional bakoitzari dagozkion eskuduntzen banaketa, jarduera eta finantziazio-bideak argi daitezela.

3.- Donostiako Udalak aldarrikatzen du udalerriek Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan egon behar dutela, Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketaren bitartez lortzen den diru publikoa hiru maila instituzionalen artean banatzeko hartzen diren erabakietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

4.- Donostiako Udala Udal Lege baten beharra aldarrikatzen du, udalak euskal sare instituzionalaren barruan behin-betiko eta legez egon daitezela ahalbidetzeko.

5.- Donostiako Udala Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurreko puntuetan jasotako eskariei erantzuna emango dien Udal Lege Proiektu bat ahalik eta lasterren Legebiltzarrari igorri diezaiola bertan eztabaidatzeko eta, hala badagokio, onartzeko.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *