mozioa Udal Jarduera Plana 2007-2011ren idazketa eta aurkezpenari buruz

(Interpelazioa Ikusi)

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 98. artikulua oinarri, MOZIO hau aurkezten du, Udal Jarduera Plana 2007-2011ren idazketa eta aurkezpena dela eta, osoko bilkuran azter dadin. Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean, 2008ko urriaren 20ko bilkuran, bideratutako INTERPELAZIOAren ondorio da mozioa.

JUSTIFIKAZIOA:

Legislatura honetarako udal jardueraren lehentasunak jaso behar lituzkeen agiria da Udal Jarduera Plana 2007-2011 eta legislatura hau hasi zenetik ia bi urte pasatu dira jada. Hainbat alorretan, esate baterako mugikortasunaren, kirol ekipamenduen, gune publikoak mantentzeko lanen eta hiriko auzoetako jardueren alorretan, gobernu-taldeak datozen lau urte hauetarako dituen eginkizun garrantzitsuenak, lehentasunak bildu behar lirateke agiri horretan.

Udal Jarduera Plan horretarako proposamenak auzo elkarteen bidez aurkeztu ziren, herritarren partaidetzarako sailetik 2007ko ekainean elkarte horiekin egin zen bileran jasota geratu zen bezala. Hortik abiatuta, agintaldi honetan bideratuko zituen proiektu eta jardueren lehentasunak ezarri behar zituen gobernu taldeak. Udal Jarduera Plana hilabete batzuetan lantzeko konpromisoa hartu zuen gobernu-taldeak aipatu dugun bilera horretan.

Gaurdaino, ordea, legislatura hasi zenetik ia bi urte pasatu direnean, gobernu-taldeak ez du oraindik plan horren behin betiko agiria idatzi, ezta aurkeztu ere, eta, horren ondorioz, ez herritarrek ez oposizioko udal taldeek ez dute gobernu honen lehentasunak eta udal sailetatik bideratzeko aurreikusirik dauden jarduerak zeintzuk diren jakiteko biderik.

Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordeak 2008ko urriaren 20an egin zuen bileran, plana ondorengo asteetan aurkeztuko zutela esan ziguten, baina, gauza da agiri hori eskuratu gabe jarraitzen dugula.

Horra hor zergatik aurkezten duen MOZIO hau Eusko Alkartasuna taldeak:

1.- Udal Jarduera Plana 2007-2011 hilabete bateko epean aurkez dezan eskatzen dio Donostiako Udalbatzak gobernu taldeari, eta, zehazki, herritarren partaidetza eta auzoetako zinegotzi ordezkariari.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *