Interpelazioa Udalak Hirigintza Kudeaketarako Udal Sozietate bat edukitzeari buruz

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasunaren bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin behar dio Odon Elorza Gonzalez alkateari, Hirigintza Kudeaketarako Baltzua dela eta, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Betiere, baina bereziki krisialdi honetan, begiratu beharrekoa da zerbitzu jakin batzuk kudeatzeko udal baltzuak sortu edo mantendu beharra. Horretarako, ezinbestekoa da zerbitzu horiek halako baltzuen bidez egin edo eskaini behar direla sobera justifikatzen duen arrazoirik badela egiaztatzea.

Hirigintza Kudeaketarako Udal Baltzua 2008ko otsailaren 26an sortu zen, xedea izanik «Altzako, Molinaoko ibarreko eta Loiola – Martuteneko ingurunean hirigintza eragiketak kudeatu eta gauzatzea». Eta helburutzat zuen, Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuorde Jorge Letamendia Belzunceren hitzetan, Udalak izan zitzala «eraginkortasunez jarduteko tresnak» eta «udal sailei laguntzeko tresnak».

Baltzuaren behin betiko organigrama onartu zen 2008ko maiatzaren 9ko Administrazio Kontseiluan, eta kide hauek ditu: kudeatzaile bat (hasiera batean Hirigintzako zuzendariak jardungo zuen postu horretan), proiektuetako hiru kudeatzaile, eta bi administrari. 2009rako onartutako aurrekontuan, 444.107.97 euro ditu esleituta lehenengo kapituluak (langileria), bost lanpostu horiek betetzearren; eta merkataritza enpresa horretara bideratutako aurrekontu osoa 542.604.58 euro dira.

Aurrekontuko oroitidazkian ageri denez, ekitaldiko helburuetako bat da «urbanizatze obrak lehenbailehen hastea ahalbidetuko duten hirigintzako dokumentuak egiten eta izapidetzen bukatzea, ekitaldiaren barruan».

Aipatzekoa da, orobat, nahiz eta estatutuetan jasota dagoen Administrazio Kontseiluak bi hilean behin bildu behar duela, estatutuetako betekizun hori ez dela inola ere bete. Horrek erakusten du baltzu horrek ez duela, inondik inora ere, lan karga handirik.

Beste alde batetik, geldituta daude baltzuaren xede diren eragiketetako batzuk (Papin, Antondegi), eta beste batzuk nabarmen ari dira atzeratzen (Auditz Akular eta Txominenea).

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako INTERPELAZIO hau:

1. Kontuan izanik ekonomia zer-nolako egoeran den eta baltzu horrek dakarren kostua, Gobernu Taldeak zergatik mantentzen du Hirigintza Kudeaketarako Udal Baltzua, nahiz eta emaitza kaskarrak eman dituen?

2. Gobernu Taldeak uste du udal langileek ezin dituztela zeregin horiek beren gain hartu?

3. Gobernu Taldeak egoki al deritzo Udalekoak ez diren langileek antzeko zereginak egiteagatik Udaleko langileek baino gehiago kobratzeari?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *