INTERPELAZIOA udal bulegoetan edoskitze-gelak egokitu eta jartzeari buruz

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Jon Lasa zinegotzi ordezkari, udal bulegoetan edoskitze-gelak egokitu eta jartzeari buruz, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Iazko uztailean, batzorde honen aurrean, ekimen bat aurkeztu genuen, udalaren erakinetan eta bulegoetan edoskitze-gelak egokitzeko eta jartzeko aukeraz,  guraso edo noizbehinkako zaintzaileek toki babestua izan zezaten umetxoak elikatzeko eta zaintzeko. Ekimen horren aurretik, urte bereko apirilean, lehenengo iradokizuna aurkeztu genuen.

Hala, 2007ko uztailean, Ainhoa Beolaren erantzuna jaso genuen. Erantzun horretan, horrelako gelaren bat egokitzeko aukera aztertzen ari zirela esaten zigun, eta horrelako instalazioak jasoko zituen mapa bat landuko zutela berdintasun sailetik.

Geroago, duela urte bat hain zuzen, galdera bera egin genuen, gelarik ez zelako ez egokitu ez jarri, eta berdintasun sailak horrelako instalazioak jasoko zituen mapa egin zuen berririk ez genuelako. Horrelako gelaren bat jartzeko leku egoki batzuk identifikatu zituztela eta aztertzen ari zirela erantzun ziguten orduan. Amaitzeko esan zuen seguruenera ere 2008ko apirilaren amaieran edo maiatzean prest egongo zirela arazo teknikorik ez zuten lekuetan. Agerikoa da aurreikuspen hori ez dela bete eta edoskitze-gelek egokitu gabe jarraitzen dutela.

Horra hor zergatik egiten dudan INTERPELAZIO hau:

1.- Zergatik ez dira edoskitze-gelak egokitu arazo teknikorik ez zuten eraikinetan?

2.- Lekuetako batzuek zituzten arazo teknikoak konpondu dira?

3.- Hala ez bada, noiz konponduko dituzue?

4.- Zenbat denbora pasatuko da edoskitze-gelak abian jarri aurretik?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *