Udal Artxiboaren egoerari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna udal taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Giza Baliabideetako zinegotzi ordezkari Alicia Gonzalez Alvarezi, Udal Artxiboaren egoera dela eta, Zerbitzu Orokorretako Batzorde iraunkor orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

2007ko azaroaren 23an, Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskaritzak bisita egin zion Donostiako Udalari, ea Administrazio publiko honek Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legea betetzen duen egiaztatzeko xedearekin.

Ikuskatze hartan egiaztatu zenez, «onddoak eta bestelako mikroorganismoak ageri dira Udal Artxiboan». Udal langileei zer-nolako arriskua zekarkieten jakina ez zenez, Udal Artxiboa geldiaraztea agindu zen, langileen segurtasuna bermatu arte.

Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskaritzak arriskuen arauzko ebaluazioa eskatu zuen. Hala ere, eskakizun hori ezin izan zen bete, dirudienez halako balioztapenik ez zelako.

Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legean xedatuta dago hau: «Enpresaburuak bere langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskuen hasierako ebaluazioa egin beharko du […]». Hala ere, badirudi eginbehar hori ez dela egin.

Beste alde batetik, lege horretan xedatuta dago ezen, arrisku egoerak agertzen badira, enpresaburuak egin beharko dituela «arrisku horiek kentzeko edo murriztu eta kontrolatzeko beharrezko prebentzio jarduerak».

Hori guztia dela eta, ondorengo GALDERAK aurkezten ditut:

1.- Udal Artxiboak betetzen al ditu 486/1997 Errege Dekretuan (1997ko apirilaren 14koa, lantokietako segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena) ezarritako gutxieneko baldintzak?

2.- Behin betiko lekualdaketa egin bitartean, zer ekintza eta zer epetan egin asmo ditu Gobernu Taldeak, Udal Artxiboaren ardura duten udal langileen osasuna babestearren?

3.- Ebaluatu al dute zerbitzu tekniko eskumendunak, artxibo orokorrean aurkitutako onddoek eta bestelako mikroorganismoek zer eragin izan dezaketen han lan egiten duten udal langileen osasunaren gainean? Baiezkoan, zein izan dira emaitzak?

4.- Beharrezkoa izan da kautelazko neurriak hartzea, udal langileen osasuna babesteko? Zertan dautza neurri horiek? Zenbat denboraz izan asmo dituzue kautelazko neurri horiek indarrean?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *