Ageraldi eskaera Alkateari zein neurri hartu behar duen udalbatzarrako kideek, informazioa eskuratu ahal izateko

Eusko Alkartasunak, Osoko Bilkuraren Araudi Organikoaren 100. artikulua oinarri, AGERTZEKO ESKABIDE hau aurkeztu dio Osoko Bilkuran Odón Elorza González Alkate jaunari, argi dezan zein neurri hartu behar duen udalbatzako kideek, haien eskubideak erabiliz, udal-administrazioaren menpe dauden dokumentuetan jasotako informazioa eskuratu ahal izateko, batetik, eta haien galderei idatzizko erantzuna epe barruan emateko, bestetik.

JUSTIFIKAZIOA

Udalaren Osoko Bilkuraren Araudi Organikoaren 13. artikuluak arautzen duenez, “haien fiskalizazio- eta kontrol-eginkizunak” bete ahal izan ditzaten, zinegotzi guztiek Informaziorako Eskubidea dute, eta artikuluan hau ezartzen da: “zinegotzi guztiek dute udal-administrazioaren menpe dauden dokumentuetan legokeen edozein informazio zuzenean gobernuaren edo administrazioaren eskutik jasotzeko eskubidea.”

Araudi berberak arautzen du informazio hori eskatzeko jarraitu behar den prozedura. Prozedura hori arduraz betetzen dugu udal-talde politikook.

Kontua da ezarritako prozeduraren bidez eskatutako informazioa ez zaiola talde eskatzaileari heldu, eta horrek, Udal Araudi Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoaren aurka joatez gain, larriki zailtzen eta mugatzen ditu oposizioko taldeei demokratikoki eman zaizkien kontrol- eta fiskalizazio-eginkizunak.

Era berean, Araudi Organiko horren 135. artikuluan jasotakoaren arabera, “gertakari bati, egoera bati, nahiz eginda edo egiteke dagoen udal-jarduketa bati buruzko informazioa biltze aldera, udal gobernuari galderak egin” diezazkiokete zinegotziek. Artikulu horretan bertan xedatzen da, halaber, galderok idatziz aurkeztu ahal izango zaizkiola Osoko Bilkuraren Idazkaritza Nagusiari, dagokion Batzordean ahoz edo idatziz erantzun daitezen.

Hala ere, ikusi ahal izan dugu ordezkaritza hori duten pertsona guztiek ez dutela betebehar hori arretaz betetzen.

Azaldutako guztiarengatik, beharrezko deritzogu Alkatea Osoko Bilkuraren aurrean agertzea —autoritate goren, eta beraz, hemen salatutako disfuntzioen azken erantzule baita— horren harian hartuko dituen neurriei buruz informazioa eman dezan.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *