Interpelazioa telefono mugikor instalazioen ordenantza arautzailea aztertu eta berritzeko batzorde ez iraunkor bat eratzea dela eta

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Ingurumeneko zinegotzi eskuordedun Denis Itxasori, telekomunikazio sareetako instalazio irrati-elektrikoen ordenantza arautzailea aztertu eta berritzeko batzorde ez iraunkor bat eratzea dela eta, Ingurumen eta Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzorde Orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Maiatzean izan zen udalbatza ohikoan, proposamen bat aurkeztu zuten EA eta EAJ taldeek telekomunikazio sareetako instalazio irrati-elektrikoen ordenantza arautzailea aztertu eta berritzeko batzorde ez iraunkor bat eratzearen gainean. Eta, Gobernu taldearekin zuzenketa batzuk egitea adostu eta gero, onartu egin zen proposamen hura.

Proposamen haren bitartez, besteak beste, esan dugun batzorde hori sortzea, batzordeak izango zuen osaera, iraupena eta bileren gutxieneko maiztasuna onartu ziren. Bi hilabete baino gehiago ere joan dira harrezkero, batzordea eratu gabe dago oraindik eta ez dakigu Denis Itxasok noiz pentsatzen duen batzordea osatzea, ahalik eta azkarren has dadin lanean.

Guri iruditzen zaigu erabakiak bete egin behar direla eta batzorde hori eratzea ez dela gehiago atzeratu behar, batez ere hiriko kalealde eta bizitokitarako guneetan geroz eta telefono estazio eta antena gehiago jartzeak kezka sortzen duelako eta inportantzia handia duelako gizartearentzat.

Batzorde ez iraunkorra eratzea atzeratzen ari den bitartean, Gobernu Batzarrak astero-astero ematen ditu antenak jartzeko lizentziak, batzorde ez iraunkor horrek telekomunikazio sareetako instalazio irrati-elektrikoen ordenantza arautzailea estutu eta aldatzea erabakiko balu emango ez liratekeen lizentziak, akaso.

Horra hor zergatik aurkeztu dudan honako INTERPELAZIO hau:

1.- Zergatik ez da eratu oraindik telekomunikazio sareetako instalazio irrati-elektrikoen ordenantza arautzailea aztertu eta berritzeko batzorde ez iraunkorra?

2.- Noizko eratzeko asmoa du batzorde hori, kontuan izanik batzordearen lanek urtebete irautea aurreikusten dela eta antenak jartzeko lizentziak ematen segitzen dutela?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *