Signal Park sistemari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Signal Park sistema dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Gaur egun, Okendoko parkina handitu eta berritzeko lanei ekin zaie. Obra horiei aurki gehituko zaizkie Cervantes plazakoak eta Katalunia plazakoak. Horregatik, uste dugu une egokia dela gure hiriko parkinak hobetzeko proposamenak egiteko, obra horiek aurrera doazela aprobetxatuz.

Sistema moderno adimentsuak —hala nola Signal Park— ezartzeak begi bistako abantailak ekarriko dizkie bai parkinen erabiltzaileei, bai parkinak ustiatzen dituzten enpresei. Izan ere, alde batetik, aparkalekuak hartzen edo uzten diren unean bertan aparkaleku libreak zenbat diren jakitea ahalbidetzen du; eta, bestetik, sistema horrek gidariari bidea erakusten dio, hainbat argi seinaleren bidez, sarreratik libre dagoen aparkalekuraino joan dadin. Hartara, gidariak saihestu egiten du aparkaleku libreen bila ibili beharra, eta denbora laburragoan probetxua ateratzen zaio aparkaleku kopuru handienari.

Sistema horren abantailetako beste bat da erreserba berezia duten aparkalekuak seinaleztatu ahal izatea: elbarrientzako aparkalekuak, parkin mistoetako aparkaleku pribatuak… beste kolore batekin nabarmentzen dira.

Era berean, sistema horrek detektatu egin ditzake aparkatuta denbora tarte jakin bat daramaten ibilgailu guztiak, eta horren berri jaso daiteke kontrol kabinan.

Sistema hori probatuta dago, arrakasta nabarmenarekin, lurpeko beste parkin batzuetan. Sistemaren erabilera zabaltzen ari da gure inguru hurbilenean.

Horra hor zergatik aurkeztu dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Eraikitzekotan, berritzekotan edo handitzekotan diren Donostiako lurpeko parkinetako aparkaleku bakoitzean, jar dadila ultrasoinuz ibilgailuak detektatzeko sistema adimentsua, aparkaleku horietako bakoitza zer egoeratan dagoen argiz adierazita.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *