San Sebastian eguneko bandera goititzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasuna udal taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin du, San Sebastian eguneko bandera goititzea dela eta, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzorde iraunkor orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Urtarrilaren 20ko jaia, ezbairik gabe, donostiarren artean partaidetza eta maitasun handiena eragiten duen jaia da. Danborrada kopuruak eta haietako parte hartzaile kopuru gero eta handiagoak erakusten du herriak jai horri dion atxikimendua.

Urtero, Donostiako Udalak Hiri Merezimenduaren Dominarekin saritzen ditu udalerriari zerbitzu apartak egiten dizkioten pertsonak edo erakundeak, saritzeko moduko arduraldia eta merituak egin dituztela eta. Sari horiek Udalbatzak baiesten ditu, eskuarki adostasun maila handiarekin; aho batez ere baietsi izan dira azken urteotan. Dominak sarituei (direla pertsona fisikoak, direla pertsona juridikoak) urtarrilaren 19ko arratsaldean ematen zaizkie, hiriaren zaindariaren egunaren bezperan.

Ukaezina da: edozein donostiarrentzat —sortzez nahiz bizitzez donostiarra den edonorentzat— benetan hunkigarria da danborren eta upelen errepika, urtarrilaren 20aren hasieran, 00:00an. Hunkidura hori askozaz handiagoa litzateke bandera goititzeko saria izango lukeenak, ekitaldi horixe baita Donostiako jai nagusiaren hasiera.

Horregatik guztiagatik, kontuan izanik saritzen diren gizabanako nahiz erakundeek udalerriaren alde eskuzabal egindako lan aparta egin dutela, saritzeko moduko arduraldi eta merituekin, uste dugu bandera goititzeko ohorea ezin hobeto izango luketeela urte horretan Hiri Merezimenduaren Dominarekin saritutako gizabanako edo erakundeek. Aurten saritutakoen artetik, zozketa egin liteke, San Sebastian egunean bandera goititzea nori dagokion zehazteko.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

– Urte horretan Hiri Merezimenduaren Dominarekin saritutako gizabanako edo erakundeen artetik, zozketa bidez izenda dadila nori dagokion San Sebastian egunaren hasieran, 00:00etan, bandera goititzeko ohorea.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *