Agerraldi eskaera, San Bartolomen aurkitutako aztarnen berri ematera

Eusko Alkartasuna udal taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 136. artikulua oinarri, ESKAERA hau egiten du, Hirigintzako zinegotzi ordezkari Jorge Letamendia Belzunce Lurraldearen Garapen eta Planifikazioko Batzorde Iraunkorrean AGER DADIN, San Bartolomen aurkitutako aztarnen berri ematera.

JUSTIFIKAZIOA

Orain-berriki, hedabideetan azaldu da hezurrak eta hirigintzako hondarrak agertu direla San Bartolome aldean egiten ari den jarduketan. Dirudienez, hondarrak Erdi Aroko komentu batenak dira. Gero, XVIII. mendean, eliza bat eraiki zuten haren gainean, bai eta giza hezurrak dituzten hilobiak ere.

Aurkitutako aztarnak hondeatzeko ardura duen Arkeolan enpresak emandako argibideen arabera, oraindik goiz da aurkitutako hondarren garrantzia zehazteko, ikerlanak hasi besterik ez baitira egin.

Hala ere, Udal Gobernuko iturri identifikatugabeek, hasitako arkeologia lanak bukatzera itxaron gabe, esan dute arkeologia hondarrek ez dutela interesik, eta horrenbestez ez dutela San Bartolomeko hirigintza proiektua baldintzatuko.

Ez dakigu Gobernu Taldeak zergatik ondorioztatu duen, presaka, hondarrek ez dutela hirigintza proiektu hori baldintzatuko.

Horregatik guztiagatik, beharrezko jotzen dugu Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkaria Lurraldearen Garapen eta Planifikazioko Batzordean agertzea, aurkitutako hezurrei eta hirigintzako hondarrei dagokienez egin beharreko urratsak zein diren jakinaraz dezan.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *