Putre-funtsek arriskuan jarri dituzte Benta Berriko Babes Ofizialeko Etxebizitzak

Gaur egun, Benta Berri auzoan dauden babes ofizialeko etxebizitzak ziurgabetasun juridikoko egoeran daude, eta egoera horrek ondorioak ditu bertan bizi diren 500 familia baino gehiagoren egoera soziofamiliarrean.

Benta Berriko sustapenak duela bi hamarkada baino gehiago eraiki zituen Eusko Jaurlaritzak eta hiru etxebizitza-bloke ditu. Hark “UTE Benta Berri” enpresari laga zion azalera-eskubidea, hura eraikitzeko eta alokairu-kontratuak kontrolatzeko. 2018an, baina, putre-funtsen alokairuaren espekulazioaren negozioan sartu da kudeaketa. Gaur egun, Blackstone-Testa Socimi empresak kudeatzen ditu alokairu horiek, eta pribatizazio horrek «babes ofizialeko» etxebizitzen berezko baldintzak galtzea dakar: etxegabetze-espediente judizialak ireki dira, eta banan-banan sinatzen alokairu-kontratuen iraupena eta baldintzak zein diren ez ditugu ezagutzen.

Segurtasunik eza eta kezka egoera areagotu egin da azkenaldian; izan ere, 2028an amaituko da etxebizitza horien «babes ofizial» izaera, eta ez dakigu zein izango den familien egoera juridikoa eta nolakoa izango den alokairu-kontratu horien kudeaketa. Alokairuen prezioak gora egitea ez da baztertzen, eta posible da familia askok prezio horiek ordaindu ezin izatea.

Horregatik guztiagatik, premiazkoa da etxebizitza horien egoera aztertzea, eta erantzun bat ematea Donostiako auzo honetan bizi diren eta beren bizitza pertsonala eta familiarra bertan garatzen duten auzotarrei.

Benta Berri Plaza

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *