AGERRaldi ESKAERA Merkezabal kalean berriro izan den lurjausiari eta Puioko hegalaren egonkortasun-mailari buruz informatzeko

Eusko Alkartasuna taldeko bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 136. artikulua oinarri, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordean AGERTZEKO ESKAERA egin dio, Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari eta Gobernu Batzarreko kide Jorge Letamendia Belzunceri, Merkezabal kalean berriro izan den lurjausiari eta Puioko hegalaren egonkortasun-mailari buruz informatzeko.

JUSTIFIKAZIOA

Martxoaren 27an beste susto eder bat hartu zuten Merkezabal kaleko 34tik 38ra bitarteko bizilagunek Puioko hegal-zati bat beren etxe gainera etorri zenean.

Lurjausi horren ondorioz, ez zen zauriturik izan, baina hogei bat familia etxetik aterarazi behar izan ziren kautelaz.

Aipatu hegal hori beste batzuetan ere eraitsi izan da; otsailaren 7an, zehazki, beste luizi bat izan zen, oraingoa baino txikiagoa halere.

Bizilagunak kezkaturik daude oso hegal horren segurtasun- eta egonkortasun-mailarekin eta ez dakite tentsoreek beren zeregina bete duten edo hutsegitearen jatorria beste bat den.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa iruditzen zaigu Jorge Letamendia Belzunce Batzordean agertzea, lurjausi horren inguruko azalpenak emateko eta, orobat, inguru horretako bizilagunen segurtasuna babesteko Udalak hartuko dituen neurrien berri emateko.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *