lurpeko parkinek irisgarritasun egokia izan dezaten igogailuak edo elementuak jartzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, lurpeko parkinek irisgarritasun egokia izan dezaten igogailuak edo elementuak jartzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Badira, hirian, mugikortasun murriztuko pertsonentzat edota haurren nahiz elbarrien aulkiei bultza egin behar dietenentzat oztopo ia gaindiezinak dituzten hainbat parkin publiko. Egun, ez dirudi egokia oraindik toki publikoak izatea, giza talde horientzat irisgarritasun egokia ez dutenak; are gehiago, horien azalerak azpiegitura beharrezko horiek jartzeko aukera ematen duela kontuan izanik.

Ibilgailua aparkatu eta gero parkin horietan ibiltzearen zailtasunak direla kausa, giza talde horientzat ia erabiltezinak dira parkin horiek. Beraz, enpresa esleipendunek albait lasterren ekin beharko liokete egokitze horri.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Tokiko Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, enpresa esleipendunei hertsatuki eska diezaiela azter dezatela eta ahalbide dezatela parkin horietan irisgarritasun egokia izateko elementuak jartzea, biztanleen beharretara eta indarrean diren arauetara egokitzearren.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *