Etxadiko padel pistetarako sarbideak eta ateak egokitzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin dio kiroletako zinegotzi ordezkari Jon Lasa Laboari, Etxadiko padel pistetarako sarbideak eta ateak egokitzeko aukerari buruz, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Gero eta gehiago dira urritasun fisikoren bat duten eta kirola egiten duten pertsonak, eta, askotan, ezin egin aurkitzen dira, instalazioak behar bezala egokituta ez daudelako. Oztopoekin pistan praktikatzen diren kiroletan, esate baterako, padelean edo tenisean, egiten dute topo zehazki, ez baitaude egokituta gurpil-aulkiarekin ibiltzeko.

Beharrezkoa da horrelako kontuak berriro planteatzea, eta zenbait kirol-instalazioetan orain abian dauden lanak balia daitezke behar horietara egokitutako sarbideak egiteko. Hala, Etxadin eraikitzen ari den kirol-gunean, horrelako ate batzuk, zabalagoak eta beheko errailik gabe,  jar zitezkeen gurpil-aulkiarekin arazorik gabe sartzerik izateko. Ate horiek, gainera, berdin erabil ditzakete mugikortasun-arazorik ez duten erabiltzaileek.

Horra hor zergatik aurkezten dudan IRADOKIZUN hau:

Donostiako udaleko kiroletako zinegotzigoari eskaera egitea mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokitutako ateak jar ditzaten Etxadiko kirol pistetarako sarbidean, gurpil-aulkiarekin edo mugitzeko behar izan dezaketen beste edozein sistemarekin sartzerik izan dezaten.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *