2009ko martxoan egindako osoko bilkuran hartutako neurriei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten Susana Corcuera zinegotziari, 2009ko martxoan egindako osoko bilkuran hartutako neurriak eta Udalbatzako lehendakaritzak 2009ko martxoan emandako agindu direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

Joan den martxoan, osoko bilkura arrunta egitearren Udalbatza aretora etortzean, jakin genuen osoko bilkura hura atea itxita egingo zela, udalbatzaburuaren aginduz. Agindu hura bi egun lehenago emana zen, eta talde honek, behintzat, ordu arte ez zuen haren berri jakin.

Udalbatzaburutzak, talde honek eskatuta, baietsi zuen neurri horiek hartu zituela, istiluei aurrea hartzearren. Izan ere, aurreko osoko bilkuran istiluak izan ziren Udalbatza aretoaren kanpoaldean. Orobat, idazkariaren esku hartzera eskatu zen. Idazkariak interpretatu zuen halako neurriak har zitezkeela Udalbatzaren Organo Araudiko 58. artikulua oinarri hartuta; gure taldea ez dator bat guztiz.

Gorabehera horiez gainera, udalbatzaburuak hitzeman zuen agindu hori udal taldeei helaraziko zitzaiela, udal taldeek ez baitzuten agindu hori eta ez baitzuten ezagutzen. Hala ere, aipatu agindua oraindik ez da gure eskuetara heldu. Uste dugu hartutako neurriak gehiegizkoak izan zirela, kontuan hartuta zer saihestu nahi zen: zer, eta udal langileen lan errebindikazio bat.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

1.- Udal taldeen bozeramaileei zergatik ez zitzaien jakinarazi neurri horiek hartuko zirela?

2.- Udalbatzaburuak 2009ko martxoaren 25ean emandako agindua zergatik ez zaie helarazi udal taldeen bozeramaileei?

3.- Osoko bilkuraren aurretik eta osoko bilkuraren aldian zer neurri hartu ziren, zehazki, udal langileak Udalbatza aretora sartzea eragozteko?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *