Biyona klubak ordutegia zenbateraino betetzen duen buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordean AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Ingurumeneko zinegotzi ordezkari Denis Itxaso Gonzalezi, Biyona klubak ordutegia zenbateraino betetzen duen.

JUSTIFIKAZIOA

2008ko martxoaren 5ean, Buenavista Hiribideko auzotar talde baten ezinegona hona ekarri genuen, eta Ingurumeneko ordezkariari galdetu genion Biyona klubaren gainean, hain zuzen, ea zein talderi dagokion, klubak irekitzeko baimendutako zein ordutegi duen eta ea zenbateraino betetzen duen.

Denis Itxasok erantzun zuen klubak hirugarren mailako baimena duela. Halaber, esan zuen Eusko Jaurlaritzak talde horretarako ezarritako ordutegia zuela, eta ordutegia bi orduz zabaldu zuela, 2003ko apirilaren 25eko epaiak xedatutakoaren arabera.

Irteera erregistroan martxoaren 16ko data duela, Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizun zuzendariak hau jakinarazi zuen: «Aipatutako epaia eman zenetik bost urte baino gehiago igaro direnez, indargabetu egin da lokala ixteko ordutegiaren bi orduko luzapena». Horrenbestez, hirugarren taldeko lokalek duten ixteko ordutegi bera izan behar du Biyona klubak ere.

Jakinarazpen horren kopia Udalera ere bidali zen.

Klubaren inguruan bizi diren auzotarrek jakinarazi digute Udaltzaingoan salaketak jarri dituztela, batez ere ostiraletan eta asteburuetan, egiaztatu dutelako kluba irekita izaten dela hirugarren taldeko lokaletarako jarritako ordutegitik kanpo eta, ondorioz, hainbat eragozpen sortu dituelako auzoan.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

1. Udalak ba al daki Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizun zuzendariaren jakinarazpenak dioenaren arabera, klubak ordutegia zabaltzeko zuen eskubidea indargabetuta dagoela?

2. Aipatutako klubak betetzen al du ezarritako irekiera ordutegia?

3. Egin al da salaketarik Udaltzaingoan, klubaren ixteko ordutegia dela eta? Salaketa horien ondorioz, zein jarduera hasi da?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *