Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin dio mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Ernesto Gasco Gonzalori, ONCEri eta minusbaliatuen beste erakunde batzuei iraupen luzeko lanei buruzko informazioa emateko aukerari buruz, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.
JUSTIFIKAZIOA
Espainiako itsuen erakundea (ONCE) ikusmen azaroak dituzten pertsonak biltzen ditu nagusiki, baina ez soilik, eta afiliatu kopuru handia du. Hirian ibiltzea eragozten dien urritasunen bat, esaterako mugitzeko urritasuna, adimen-urritasuna edo ikusmen urritasuna, duten pertsonak dira. Pertsona horientzat oso garrantzitsua da hirian izaten diren aldaketak ezagutzea, edozein aldaketak urritasunik ez duen jendeari baino arazo askoz handiagoa sortzen baitie beraiei.
Hirian obra asko egiten dira, igarolekuetan maiz, eta, batzuetan, luze jotzen dute. Horren ondorioz, minusbaliotasuna duten pertsonek ordezko pasabideak bilatu behar izaten dituzte bat-batean beren ohiko bidea hesiz inguratuta edo itxita aurkitzen dutenean; horregatik, oso garrantzitsua da beraientzat horrelako zerbaitekin topo egin dezaketela behar besteko aurrerapenarekin jakitea.
Horra hor zergatik aurkezten dudan IRADOKIZUN hau:
Donostiako udaleko mugikortasun-sailari eskaera egitea hirian egingo diren iraupen luzeko obren edo ohiko igarolekuetan egingo diren obren berri eman diezaion ONCEri behar besteko aurrerapenarekin.