Donostiako Udalak Altzako Udaletxe zaharrarean irailaren 11n antolatutako ekitaldian izan ginen, Altza herriaren azken korporazio demokratikoaren lana omenduz eta aitortuz. Era berean irailaren 13an Ijentea kaleko eskulturan ere egon ginen, urtero egiten dugun moduan.
85 urte bete dira tropa frankistak Altzan lehenik eta Donostian gero sartu zirenetik. Eta Eusko Alkartasunaren toki-erakundetik, aurreko urteetan bezala, errepresioaren eta indarkeriaren biktima horiek guztiak gogoratu nahi izan ditu, omenaldi-ekitaldietan parte hartuz.
Biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta erreparazioa, eta aitorpen publiko bat ere. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Altzako Historia Mintegiari urte hauetan egindako lanagatik, iraganeko historia eta gertatutakoa Oroitzeko. Eusko Alkartasunak, «Nahi Dugun Donostia» dokumentua onartu genuenean, Altzari buruzko hau aipatu genuen: «Udalaren web orrian bertan Altzako hiribilduaren inguruan gertatutakoari buruzko informazioa falta da. Udal honek bere udalbatza izan zuen eta altzatar askok bezala errepresio frankista jasan zuten. Hala ere, Udal zaharraren ondoan totem bat jartzea proposatzen dugu, udalbatza hura gogoratu eta gertatutakoa azaltzeko. Gainera, dagoen informazio guztia Udalaren web orrira igo daiteke. «
Horregatik, positibotzat jotzen dugu irailaren 11ko ekitaldia, 85 urte igaro behar izan badira ere, horrelako omenaldi bat egiteko, gure ustez, oso urrats garrantzitsua da, merezitako omenaldia izateaz gain.