Interpelazioa Olaeta kalearen eta Errondo pasealekuaren arteko bidegurutzeko arazoak konpontzeko beharrezko obrak ez egitearen zergatikoak azter dadin

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, ondorengo INTERPELAZIOA egiten dio Mugikortasuneko zinegotzi eskuorde Ernesto Gascori, Olaeta kalearen eta Errondo pasealekuaren arteko bidegurutzeko arazoak konpontzeko beharrezko obrak ez egitearen zergatikoak direla eta, Gune Publikoetako (Obrak eta Zerbitzuak) Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Duela bi urte baino gehiago, ekimena aurkeztu genuen, Olaeta kalearen eta Errondo pasealekuaren arteko bidegurutzea aldatzea eskatzeko. Izan ere, oso bidegurutze arriskutsua da, istripu asko izaten dituena.

Olaeta kaletik Errondo pasealekura, bi noranzkoetarantz atera daiteke, ikusgarritasun txikiarekin. Eta ibilgailuak nahiko abiadura handian ibili ohi dira han. Egoerarik arriskutsuena izaten da ibilgailuek Olaeta kaletik Anoeta alderantz irten nahi dutenean. Izan ere, bi errei zeharkatu behar dituzte, azeleratzeko errei edo eremurik gabe. Beraz, une horretan Errondo pasealekuko gune horretan ibilgailuak baldin badabiltza, zain geratu behar du erdibitzailean. Arrisku egoera sortzen du horrek.

Bere garaian aurkeztu genuen ekimenari, aldeko harrera egin zion Gobernu Taldeak. Gobernu Taldeak adierazi zuen bidegurutzea eraberritzeko neurriak hartuko zituela; baita irtenbiderik hoberena semaforoa jartzea zela ere.

Gaur den egunean, esandako neurriak ez dira hartu, han semafororik ez da, eta arrisku egoerak izaten dira orain ere. Horra hor zergatik aurkeztu dudan ondorengo INTERPELAZIOA:

1.- Ernesto Gasco zinegotzi eskuordeak enkargatu al du bidegurutze hori eraberritzeko azterlana?

2.-  Azterketa hori jada enkargatu eta egin bada, hiriko Gobernu Taldeak zergatik ez ditu neurri egokiak hartu, gune horretako arazoak konpontzeko?

3.- Hala izan ez bada, noiz ekin asmo diezue bidegurutzearen arriskua galarazteko eta istripuak gertatzen jarraitzea saihesteko beharrezko eraberritze lanei?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *