Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 100. artikulua oinarri, Donostiako alkate Odon Elorza Gonzalez Udalbatzan URGENTE AGERTZEKO ESKAERA hau egin nahi du, Okendoko aparkalekuaren egoeraren eta horren inguruan izan diren gorabeheren berri eman dezan.
JUSTIFIKAZIOA:
Okendoko aparkalekuaren gainean sortzen ari diren kontuak (obrak beranduago bukatzea, esleipendunak azkeneko prezioarekin konforme ez izatea…) eta aparkatzeko tokien neurriak kontuan hartuta, iruditzen zaigu behar-beharrezkoa eta urgentea dela Odon Elorza Gonzalez Udalbatzan agertu eta gorabehera guztien azalpenak ematea.