Interpelazioa onartu berri den Udalaren ekonomia eta finantza planean 2010, 2011 eta 2012 urteei buruz

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, ondorengo INTERPELAZIOA egin dio Ogasuneko zinegotzi eskuordedun Susana Corcuera Leundari, onartu berri den Udalaren ekonomia eta finantza planean 2010-2012 bitarteko ekitaldietan I.go Kapitulurako aurreikusitako bilakaera dela eta, Ogasuneko Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Aurrekontu egonkortasunari buruzko 18/2001 Legeak jartzen du aurrekontu egonkortasuna izateko helburua betetzen ez duten toki erakundeek ekonomia eta finantza plan bat onartu beharko dutela, oreka berreskuratzeko hiru urte baino lehen.

Legeak dakarren agindu hori formalki betetze aldera, 2010, 2011 eta 2012. urteetarako ekonomia eta finantza plana onartu zuen Donostiako Udalbatzak martxoaren 29an egin zuen osoko bileran, gobernu taldeari eusten dioten alderdien botoak besterik ez zirela alde.

Plan hori egiteak duen helburua 2012ko ekitaldiko aurrekontuak aurrekontu oreka izatea da, eta, horretarako, derrigorra da plan horretako datuak eta aurreikuspenak bat etortzea, ahalik eta gehien, benetako egoerarekin.

Udalbatzan izan zen eztabaidan ere adierazi genuen txosten horretako aurreikuspen batzuk zalantzazkoak iruditzen zitzaizkigula, besteak beste I.go kapituluko (langiletarako gastuetako) aurreikuspenei buruzkoak.

Eta oraindik eta gehiago gobernu taldeak Lanpostuen balorazioa egiteko mahaia abian jarri duela eta 2008ko irailaren 22an EUDELen eta langileen ordezkarien artean “Euskadiko Toki Erakundeetako Langileen Lan Baldintzak Arautzen dituen UDALHITZ 2008-2010 Akordioa” sinatu zutela.

Hala eta guztiz ere, langiletarako gastuen gaineko kapituluan (I.go kapituluan) 2010-2012rako aurreikusitako gastuaren bilakaera %2,8, %2,6 eta %2 igotzea da, hurrenez hurren; kontsumorako prezioen indizearen aurreikuspen berbera, alegia.

Horra hor zergatik aurkezten dudan INTERPELAZIO hau:

1.- Oraintsu onartu den Udalaren ekonomia eta finantza planeko 2010, 2011 eta 2012ko I.go Kapituluko aurreikuspenetan zergatik ez da batere dirurik jaso hasi berri den lanpostuen balorazioaren ondorioz izan daitekeen gastu handitzea kontuan hartzeko?

2.- Zergatik ez da Udalaren ekonomia eta finantza planeko I.go Kapituluko aurreikuspen horietan batere dirurik jaso sindikatuen ordezkarien eta EUDELen artean lan baldintzei dagokienez hartutako betebeharrei urte horietan aurre egiteko?

3.- Onartu berri den ekonomia eta finantza plan horretan datozen aurreikuspenak planaren aldi horretan I.go Kapituluan izango diren gastuekin behar bezain ondo datozela iruditzen al zaio Ogasuneko eskuordedunari?

4.- Ondorioz, Ogasuneko eskuordedunak berretsi egiten al du gobernu taldeak ez duela asmorik, Udalaren ekonomia eta finantza planean datozen aurreikuspenak goiti-beheiti, udalaren plantila, oro har, eta Udaltzaingokoa, bereziki, handitzeko?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *