Mundaiz bidea asfaltatzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Osoko Bilkuraren Araudia Organikoaren 137. artikulua oinarri, Mundaiz bidearen gaitze-, asfaltatze-, eta argiztatze-lanei buruzko IRADOKIZUN hau aurkeztu dio Ana Rivilla Hiri Mantentzeko zinegotzi delegatuari, Espazio Publiko, Obra eta Zerbitzuen Batzordean aztertu dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Cristina Enea Lorategiarekiko paralelo doan Mundaiz bidearen ingurua egoera oso txarrean dago duela asko. Errepideak asfaltatze txarra du, batez ere motorretarako eta bizikletetarako, zirkulazioa arriskutsu eta oso ezeroso bihurtzen duten hainbat bidezulo baititu.

Gainera, batere espaloirik ez dagoenez eta bidearen aldeetara auto aparkatu asko egoten denez, oinezkoek traba handiak izaten dituzte, eta auto nahiz oinezkoentzat egoera arriskutsuak sortzen dira, zirkunstantzia horrek berez duen segurtasun-faltaz gain.

Bide hori Cristina Enea Lorategiaren parean dauden enpresen eta bulegoen pabilioietara, trenbidera, Mundaiz ikastetxera eta Deustuko Unibertsitatera joateko erabiltzen du jendeak, bai eta Amararako sarbide gisa ere. Egun dagoen argiztapena nahiko txarra da, eta, ilundu orduko, bidea ilun samarra izaten da.

Horregatik guztiagatik, azpian izenpetzen duen zinegotziak IRADOKIZUN hau aurkezten du:

“Eska dakiola Gobernu Batzordeari Mundaiz bidean zehar, Cristina Enea parketik gaur egun Deustuko Unibertsitatearen parean dagoen espaloiraino, espaloia eraikitzeko, bidea asfaltatzeko eta bide guztia beharrezko argiztapenez hornitzeko, oinezkoak nahiz ibilgailuak handik baldintza egokietan igaro daitezen”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *