mugikortasuneko agenteen postuen deialdiari buruzko galdera

Eusko Alkartasunak, udalbatzako barne-araudiaren 135. artikulua oinarri hartuta, mugikortasuneko agenteen postuen deialdiari buruzko GALDERA HAU aurkeztu dio Gobernu Batzordeko kide Ernesto Gascori, Zerbitzu Orokorren Batzorde Orokor Iraunkorrean aztertu eta AHOZ ERANTZUN dezan.

JUSTIFIKAZIOA

2007ko urriaren 30eko osoko bilkuran, mugikortasuneko agenteen 60 postu eta erdi-mailako teknikarien postu 1 sortzea onartu zen, ordezkariaren hitzetan, “kalean autoritatearen agente gisa laguntzeko, bidegorriek, autobusentzako erreiek, aparkalekuek, zirkulazioak, nahiz semaforoetako eta oinezkoentzako pasabideek ondo funtzionatzen dutela zaintzeko, eta beraz, gure hirikideen bizi-kalitatea hobetzeko”. Horretarako, orain arte trafikorako ziren 46 agente hiritarren segurtasunarekin lotutako lanetan dihardute orain.

Jada orduan, Eusko Alkartasunak udaltzaingoaren langileria handitzeko beharra planteatu zuen, baina ez figura berri horren bidez, baizik eta langileriari lan-egonkortasuna, barne-promoziorako aukera eta prestakuntza egokia emanda. Osoko bilkura horretan gobernu-taldeari eskatu genion udaltzaingoaren behin betiko egitura ezartzeko; besteak beste, langileria behar bezala dimentsionatuz, egiturazko arazoak konponduz eta udaltzainen prestakuntza egokia bermatuz. Era berean, sortu nahi ziren figura berriak, gure ustez, funtzio oso mugatuak eta murriztuak zituela adierazi genuen.

Udal-gobernuko taldeek mugikortasuneko agenteen postu berri horiek sortzea onartu zuten. Hala eta guztiz ere, azaroan gaude eta oraindik ez ditugu mugikortasuneko agenteok ikusi, baina jakin badakigu epaimahai kalifikatzaileak joan den urriko 16an behin betiko emaitza argitaratu zuelarik, lehiaketa-oposaketaren prozesua amaitu duela. Ez dakigu zergatik gertatu den atzerapen hori, kontuan hartuta zinegotzi-ordezkariak, figura hori “oso beharrezkotzat” zela iritzita, “ahalik eta azkarren” martxan jartzeko konpromisoa hartu zuela.

Horregatik guztiagatik, behean izenpetzen duen zinegotziak GALDERA hau aurkezten du:

Denbora igaro ondoren, epaimahai kalifikatzaileak urriaren 16an argitaratu ditu oposaketa-lehiaketaren behin betiko emaitzak, baina irabazleek ez dute lanean hasteko datari buruzko berririk jaso, ba al du gobernu-taldeak aurten trafikoaren zaintza indartzeko talde hori martxan jartzeko intentzioa, kontutan hartuta gerturatzen ari zaigun garaia?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *