Monpaseko pasabidea, berriz ere

Azken lau urteetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du Estatu espainiarreko Ingurumen Ministerioak proposatutako Monpaseko pasabidearen eraikuntzaren inguruko iritzi argirik mantendu, nahiz eta 2007-2011 legegintzaldian Xabier Ezeizabarrenak, Donostiako Udalean jeltzaleen bozelamailea zenak, azpiegituraren aurkako jarrera mantendu. 2009An, gainera, Ezeizabarrenak proiektuaren aurkarko Erakunde Adierazpena aurkeztu zuen: “Badira askoz bideragarriagoak diren aukerak, ingurumen legeria eta lurralde antolaketarekin bateragarriak direnak”. Erakunde Adierazpen hura Odon Elorza sozialista alkate zela eta EAJ -Izagirreren legegintzaldian bezala- oposizioan zegoela aurkeztu zen. Ezeizabarrenak adierazpen hura aurkeztu baino lehenago ere, aurreko bozeramaile jeltzaleak, Román Sudupek, Elorzarekin eztabaida sutsuak izan zituen.

Odon Elorza lehen aldiz Alkatetzara iritsi zenetik, 1991an, -gogoratu behar dugu EAJ eta PPk zerrenda bozkatuenaren aurka Elorza jarri zutela alkate- Uliako itsasbazterrean -ingurumen batestuan- proiektu erraldoi bat aurrera eraman nahi izan zuen. Horren eredu dira 1996ean Josep Borrel ministroak proposatutako betoizko pareta eta 2005ean aurkeztutako pasabidea. Azken proiektu hura, leundu egin zuen Eusko Jaurlaritzak, talde ekologistek eta auzo elkarteek egitasmoari beraien kontrakotasun irmoa erakutsi ondoren. Errealitatea honakoa da: Elorzak proiektuaren inguruan oihartzun mediatiko handia sortu arren, ez zuen aurrera eraman.

Aitzitik, dirudienez EAJk aurrera egindako bidea atzera egin du, bere iritzia aldatzeko. Eneko Goiak gidatzen duen jeltzale eta sozialisten arteko Donostiako Gobernuak pasabidearen beharra berreskuratu du -EAJk kanpainan berea egin zuen aldarrikapen hori-. Jeltzaleek azalpenak eman beharko dituzte.

Jabier Estébanez Laredo “Gorri” Eusko Alkartasunako Donostiako kordinadorea

´irutxulo.hitza.eus´ -en argitaratua

 

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *