Molinao industrialdeko enpresen gaur egungo egoerari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, ondorengo AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA egiten dio Hirigintzako zinegotzi eskuorde eta Donostiako Gobernu Batzarreko kide Jorge Letamendiari, Molinao industrialdeko enpresen gaur egungo egoera dela eta, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzorde iraunkor orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Molinaoko industrialdearen ondoan dagoen Luzuriagako fabrika eraitsi zutenetik, industrialde horretara daraman errepidearen egoera are gehiago okertu da. Molinaoko industrialdera eta etxebizitza auzora egoera penagarrian dagoen errepide estutik joan behar da, eta oso zubi estutik igaro behar da. Zubi horrek hainbat auto ilara eragiten ditu, eta behin baino gehiago izan da erabili ezinda, kamioiren bat gurutzatuta geratu delako.

Auzoa berritu eta sarbideak hobetuko zituztela iragarri zutenetik eta, batez ere, Paisaiako saihesbidea eraiki zenetik, pentsatu zen asko hobetuko zirela langileak enpresetara joateko sarbideak, bai eta lehengaiak eta produktu landuak eramateko bideak ere. Hobetzeko itxaropena handiagoa izan zen udal taldeak adierazi zuenean industrialetik Pasaiako saihesbidera sarbide zuzena eraikiko zutela, horrela, Pasaia herri erditik igarotzea saihestuko bailitzateke.

Hala ere, egoera horretan hainbat hilabetez egon eta gero, sarbidea bera da oraindik, eta gero eta egoera okerragoan dago. Gainera, ez dago itxurarik promestutako bide berria eraikitzen ari denik, ez eta eraikiko denik ere.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako GALDERA hau:

1. Zinegotzi eskuordeak ba al daki zergatik ez diren hasi oraindik Pasaiako saihesbiderako sarbidea izango duen bide berria egiteko obrak?

2. Obra egingo zela iragarri zenetik zenbait hilabete igaro direnean, gobernu taldeak ba al du asmorik Molinaoko industrialdera sartzeko kaosa konpontzeko, enpresei ohiko jarduera baldintza duinetan egin dezaten ahalbidetzeko?

3. Gobernu taldeak aurreikusi al du noiz hasiko diren obrak eta zenbat denboran gauzatuko diren?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *