Miramonen motoentzat gordetako aparkaleku bat egokitzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Miramonen motoentzat gordetako aparkaleku bat egokitzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Miramon aldean, zehazki esanda Poliklinikaren ondoan, eraikin bat egin dute oraintsu: Gipuzkoako Foru Aldundiaren hainbat sail eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza dituen eraikina. Eraikin berri hori irekitzearekin, handitu egin da autoen eta motoen zirkulazioa.

Eraikin horren inguruan, bateriako aparkalekuak jarri dira, bai ETBren eraikinera doan errepidearen aldera, bai OSEren egoitzara doan errepidearen aldera. Hala ere, ez da jarri leku berezirik, motoak aparkatzeko. Horregatik, zenbaitetan, autoek erabil ditzaketen lur sailak hartzen dituzte; eta, beste batzuetan, espaloiaren zati bat hartzen dute.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, motoak aparkatzeko berariazko tokia mugatzea sustatzeko, motoek ez ditzaten beste aparkaleku batzuk edo espaloia har.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *