Miramon inguruan errepidea txirrindulariek erabiltzeko egokitzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, ondorengo IRADOKIZUNA egiten dio Mugikortasuneko zinegotzi eskuorde Ernesto Gascori, Miramon inguruan errepidea txirrindulariek erabiltzeko egokitzea dela eta, Gune Publikoetako (Obrak eta Zerbitzuak) Batzorde orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Donosti-Berri txirrindulari klubekoak asteartero eta ostegunero joaten dira, azken urteotan, Miramongo bide zabal horietan entrenatzea. Bereziki 10 urtetik 14ra bitarteko txirrindulariak joaten dira. Azkenaldi honetan ezin dituzte bide zabal horiek erabili, obretan direlako, pabilioi eta sarbide berriak egiteko.

Dirudienez, obrak bukatutakoan bide zabalaren zati bat asfaltatuko da, eta geroagorako utziko da eraiki gabeko eremua, etorkizunean beste obra batzuk egingo direla eta. Hala ere, txirrindulariek ezingo dute entrenatu, errepide osoa asfaltatzen ez bada edo, behinik behin, zuloak eta kalteak estaltzearren asfalto geruza bat jartzen ez bada.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

«Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, orain obretan den bide zabal hori osorik asfalta dadin, eta Donosti-Berri klubak aukera izan dezan bere ohiko entrenamenduak egiteko.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *