Matrikulak digitalizatzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, matrikulak digitalizatzeari buruz, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Gaur egun, Okendoko parkina handitu eta berritzeko lanei ekin zaie. Obra horiei aurki gehituko zaizkie Cervantes plazakoak eta Katalunia plazakoak. Horregatik, uste dugu une egokia dela gure hiriko parkinak hobetzeko proposamenak egiteko, obra horiek aurrera doazela aprobetxatuz.

Hiriko parkinetan matrikulak digitalizatzeko sistema instalatzeak, dudarik gabe, haien bezeroentzako zerbitzua hobetuko du. Sistema horrekin, izan ere, parkinera sartzen den ibilgailuaren matrikula grabatu eta digitalizatzen da, txartela ibilgailuaren matrikulari lotuz. Hartara, ibilgailu horrek eta matrikula horrek baizik ezingo dute atera, txartel horrekin. Betiere, eragotzi egiten da ibilgailuak lapurtzea edo matrikula aldatzea.

Sistema horrekin, orobat, ibilgailuaren irudia eta argazkiak egiten dira. Tresna horri esker, parkinaren emakidadunak saihestu egiten ditu ibilgailuari parkinean aparkatuta zegoela egindako kalteengatik gezurrez eginiko erreklamazioak.

Sistema hori ere erabil daiteke ibilgailuak galdu edo lapurtuz gero, erabiltzaileari aparkalekuaren benetako erabilera denbora kobratzeko, behar baino denbora gehiago fakturatu beharrean.

Horra hor zergatik aurkeztu dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Eraikitzekotan, berritzekotan edo handitzekotan diren hiriko lurpeko parkinetan, jar dadila matrikulak irakurri eta digitalizatzeko sistema.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *