Agerraldi ESKAERA,Pakeako etxebizitzen eta Ekintza ikastolaren azpiko lur mugimenduen berri eta ezpondaren egonkortasun mailaren berri ematera

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 136. artikulua oinarri, ESKAERA hau egiten du, Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide den Jorge Letamendia Belzunce Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzorde iraunkor orokorrean AGER DADIN, Pakeako etxebizitzen eta Ekintza ikastolaren azpiko lur mugimenduen berri eta ezpondaren egonkortasun mailaren berri ematera.

JUSTIFIKAZIOA

Donostiako Udalak lur batzuen erabilera laga zion UPV/EHUri, kirol instalazioak eraikitzeko. Lur horiek Uraren Etxea deiturikoaren alboan daude, Errektoreordetzaren eta Enpresa Ikasketen eta Arkitekturako fakultateen inguruan.

Itxuraz, kirol instalazioak egiteko obrak 2008ko urriaren 31n hasi ziren. Inguru hartako auzotarrek esan dutenez, 2009ko otsailaren 16an sortu zen alarma, obra horien eta Tontorgoxoko etxeen artean dagoen lursail zerrendan lehenengo arrakalak agertu zirenean. Ondorioz, agerian geratu ziren 6. atalondoaren euste zutabeak. Hori ikusita, Donostiako Udalak obrak geratzeko agindua eman zuen.

Berriz ekin zieten lanei, baina berriz ere arrakalak agertu ziren; orduko hartan, Ekintza ikastolara sartzeko espaloian.

Tontorgoxoko elkartea 5 atalondok eta 40 etxebizitzak osatzen dute, eta bai Ekintza ikastetxeko arduradunak, bai Olarain ikastetxe nagusikoak oso kezkatuta ditu ezpondaren segurtasun eta egonkortasun mailak. Gainera, ez dute enpresa eraikitzaileak egindako lursail laginketen eta azterketa geoteknikoen emaitzen berri.

Azaldutako guztiagatik, beharrezkotzat jo dugu Jorge Letamendia Belzunce Batzorde iraunkor orokorrean agertzea, gertatutako lur mugimenduak eta mugimendu horiek Tontorgoxon, Ekintza ikastolan eta Olarain ikastetxe nagusian izan ditzaketen eraginak aztertzeko egindako azterketen berri eman dezan. Halaber, egoki denean, toki horien segurtasuna mantentzeko hartu beharreko neurriak jakinaraz ditzan ere eskatuko zaio

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *