Interpelazioa bizitegi bihur daitezkeen lokalen eta eraikinen erabilera-aldaketak arautzen dituen udal ordenantza azter dadin

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari eta Gobernu Batzarreko kide Jorge Letamendia Belzunceri, bizitegi bihur daitezkeen lokalen eta eraikinen erabilera-aldaketak arautzen dituen udal ordenantza dela eta, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Bizitegi-erabilerarako izan daitezkeen lokal eta eraikuntzen erabilera-aldaketak arautzeko udal ordenantza idaztea eskatu zuen gure taldeak 2004an, eta, era berean, espekulazioa ekiditeko irizpide murriztaile batzuk proposatu genituen. Esate baterako, etxebizitza izango ziren horiek babes publikoko erregimenaren pean sortzeko eta hala arautzeko baldintza.

Etxebizitza bihur zitezkeen lokal horiek benetako premia zuten pertsonentzat izan behar zuten, eta kontua ez zen egokiera hori bideratzea gero jabe bakoitzak aukera izan zezan bere ondasuna preziorik egokienean saldu eta espekulatzeko. Etxebizitzen merkatu librera sartu ezina, batez ere, gure gizarteko sektorerik gazteenak pairatzen duena, arindu zitekeen, neurri batean bederen, beste era horretako etxebizitzak eskuratzeko aukera irekiz gero.

Udalbatzak ordenantza hori idazteko proposamena onartu zuen aho-batez 2005ean eta zegokion ordenantza onartzearen bidez lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera jasotzen zuen Plan Orokorraren proiektua idazteko irizpide, helburu eta irtenbide orokorrak onartu zituen, berriz, 2006an.

Gobernu-taldeak zirriborro bat landuko zuela agindu zuen, eta oraindik orain ez dute idatzi, ez guk dakigula behintzat; are gehiago, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari hasierako onarpena eman zitzaion udalbatzaren osoko bilkuran zirriborroa egiteko eta igortzeko konpromisoa hartu zuten. Zazpi hilabete igaro dira, eta haren arrastorik ez dugu oraindik.

Horregatik guztiagatik, eta idazketa-prozesuaren zein fasetan gauden, aurkezteko zein epe aurreikusten den, hala nola, oraino aurkeztu ez izanaren arrazoiak jakitearren, INTERPELAZIO hau aurkezten dut:

1.- Zer arrazoirengatik ez da ezta lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzaren zirriborroa ere aurkeztu, 2005. urteaz geroztik horri buruzko udalbatzaren akordio bat dagoenean?

2.- Idazketa-prozesuaren zein fasetan gaude une honetan?

3.- Zein epetan uste du hirigintza eta etxebizitzako zinegotzi ordezkariak ordenantzaren zirriborroa aurkeztu ahal izango digula, eta zeintzuk dira udalbatzari aurkezteko, eta balegokio, hark onartzeko aurreikusten dituen epeak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *