Loiolako Erriberan haur-eskola sortzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, indarrean dagoen Udalbatzaren Araudi Organikoko 137. artikuluaren babespean, ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu dio Kiroletako eta Hezkuntzako zinegotzi-ordezkari Jon Lasa jaunari, Loiolako Erriberan haur-eskola sortzeari buruz, Pertsonenganako Zerbitzuaren batzorde orokorrean aztertu dezaten.

JUSTIFIKAZIOA

Loiolako Erriberaren inguruan, amaitzen denean eta etxebizitzak betetzen direnean, populazio-hazkunde nabarmena izango da, eta biztanle horietako asko bikote gazteak izango direnez, halako instalazioa beharko dute nahiko epe laburrean. Auzorako aurreikusitako instalazioetan eta ekipamenduetan, besteak beste, partzeletako batean ikastola bat jartzea pentsatuta dago, baina, hasierako planteamenduetan ez bezala, ez dago aurreikusita haur-eskola jartzea eta eraikitzea.

Halako ekipamenduak jartzeko behar bezala egokitutako eraikinak edo lokalak lortzea hiriko Udalaren eskumena da, eta Haur-eskolak partzuergoaren eskumena da umeak hezteko eta zaintzeko beharrezko langileak lortzea. Gure ustez, instalazio hori oso beharrezkoa izango da, ez bakarrik hazten ari den eta laster umez beteta egongo den auzo horretarako, baita ere halako instalaziorik ez duten inguruko beste eremuetarako.

Hori dela-eta, sinatzen duen zinegotziak ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu du:

“Gobernu batzordeari eskatu dakiola Loiolako Erriberan haur-eskola bat jartzea bultzatu dezala.”

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *