Legealdi honetan zehar hiritarren bizi kalitatean eragina duten ekimenak garatu ez izana kritikatu du EA Donostiak

Donostiaren lehentasunak argi ditu Estebanezek: “alokairu etxeen prezioen kontrola eta auzoz auzoko komertzioa zaindu eta sustatzeko neurriak hartzea.”

Eusko Alkartasunako tokiko koordinatzaile den Jabier Estébanez “Gorri”k, amaitzear den legeladiaren balorazioa egin du eta etsipena agertu du PNV eta PSE-EE Udal Gobernuaren lehentasuna ez baita izan Donostian bizi diren hiritarren ongizate eta bizi kalitatean eragin zuzena duten politikak garatzea. Estebanezek, aldi berean, PNV alderdiak bere hauteskunde programa garatu ez izana ere kritikatu du.

Donostiako Eusko Alkartasunak legealdiaren balantzea egiterakoan, Estebanezek adierazten duenez, Gobernuak azken lau urteetan iragarri baina exekutatu ez dituen hainbat eta hainbat proiektu ditu gogoan. Adibide modura, Iztuetako biala, Martutene eta Altzako bizilagunei 2018rako hitzemandako futbol zelaia edo Aiete eta Parte Zaharreko anbulategiak aipa daitezke.

Udal Gobernuaren ekintzarik eza agerikoa da aurreko legealdian gogor kritikatu zituzten hainbat gairekin, Donostiako EAren Batzorde eragileak adierazten duenez: “Bai PNV eta bai PSE-EEren hipokresia harrigarria da. Oposizioan zeudenean Carlos I bidea ezabatzearen alde egin zuten, mobilizazioetan pankarta atzean ere agertu zirelarik, eta, ondoren, Gobernura iristerakoan, ez dira ezer egiteko gai izan.”

Beste auzo bateko bizilagunak, kasu honetan Saguesekoak, Bakearen Uxoaren urbanizazio-proiektuaren zain egon dira: “Kasu horretan aukera on bat galdu da, izan ere, Udal Gobernuak gelditu egin zuen aurreko lantaldeak, EH Bildukoak, martxan jarritako proiektua eta 2016ko martxoan iragarritako ideien-lehiaketa ezerezean geratu da.” Beste adibide bat Arraindegia-Pescadería eraikina da, bertan anbulategi bat aurrikusten baita, “auzokideak lau urtez zain izan dituen oinarrizko azpiegitura bat, alboan kirol ekintzetarako gune estalia duena, gainera”.

PNV eta PSE-EEren hauteskunde programetan agertu ez arren garatu diren proiektuak, aldiz, “Gabera eta Belartza 2 eremuak zabaltzea izan da, Donostiako gertuko merkataritzari kalte eginez, hain zuzen ere, auzoei bizi ematen dieten eta Sustapen erakundearen barometroen arabera desagertzen ari diren denda horiek kaltetuz.” Era berean, etxebizitzaren alokairu prezioen egoera larria da, “gainak jota eta gazteria exiliatzera behartuz”.

 

Legealdiaren azken zatian, exekutatu ez diren proiektuei buruzko argazki bilduma bat agertzen duen kanpaina bat burutzen ari da Eusko Alkartasuna eta PNV eta PSE-EEren ez betetzeen informazioa zabaltzen zaie hiritarrei: “Hautaketa bat egiteko, kldeaketaren buru direnek zer eskaintza egiten diguten eta zer egiten jarraitu nahi duten jakin behar dugu.”

Jabier Estebanez

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *