Agerraldi eskaera alkateari eguraldi txarraren aurrean izandako aurreikuspenen eta elurteetako larrialdi-planaren berri eman dezan

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Erregelamendu Organikoko 136. artikuluak ezarritakoari jarraiki, Gune Publiko, Obra eta Hiri Zerbitzuetako Batzorde Iraunkorrean Odon Elorza alkatea AGERTZEKO ESKABIDEA aurkezten du, eguraldi txarraren aurrean izandako aurreikuspenen eta elurteetako larrialdi-planaren berri eman dezan.

JUSTIFIKAZIOA

Guztiok dakigun bezala, azken egunotan egindako elurte eta izotzek nahasmen handia sortu dute hirian. Elurteen aurrean aurreikuspen ezak eta tenperatura baxuek hiriko goiko aldeak zigortu zituzten gehienbat. Inguru horietan etxera edo lantokira iristea ezinezko bilakatu zen. Ez dakigu zerk huts egin zuen, ez eta beharginak nahikoak izan ote ziren; ez dakigu, orobat, aurreikusi ote zen zein izango litzatekeen jarraitu beharreko prozedura, baldin eta eguraldiak hala eskatuko balu.

Elurteak izan ziren egunean, iragarrita zeuden arren, aurreikuspen eza nabarmena izan zen, ia egun osoan hiriko goiko aldeetan ibili ere ia ezin baitzen egin.  Hurrengo egunean ordea, egoera askoz okerragoa zen normaltasunez lanera edo eskolara joan nahi zuten oinezkoentzat, espaloietan pilatu zen izotzak hiria irristatzeko pista bilakatu baitzuen.

Azaldutako guztiagatik, alkatearen agerraldia eskatzen dugu elurteetarako larrialdi-planaren berri eman dezan eta, bereziki, hilaren 8an eta 9an hartu ziren neurriei buruz informa dezan.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *