gure hirian zenbait jai ekitaldi egitean kontrataturiko langileen eginkizun zehatzei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egin dio Kulturako eskuorde Ramon Etxezarreta Aizpururi, gure hirian zenbait jai ekitaldi egitean kontrataturiko langileen eginkizun zehatzak direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

Donostia Kultura enpresa erakunde publikoko Administrazio Kontseiluak aurtengo martxoaren 10ean eginiko bileran, informazioa eskatu genuen, gai honetaz: Erregetako kabalgata, danborradetako segizioa, galdaragileen konpartsak eta inauterietako karrozak direla eta egindako kontratazioez, alegia.

Joan den martxoaren 26an Kulturako eskuordeak bidalitako argibideak jaso genituen. Jakinarazi zitzaizkigun jai ekitaldi bakoitza dela eta egindako kontratazioen kopurua, kontratazio horien faktura (konpartsen lehiaketarena eta inauterietako karrozena izan ezik, horiek artean eskuratu ez zituztelako), bai eta beste zenbait xehetasun.

Joan den martxoaren 18an prentsan agertutako informazioaren arabera, Udaleko zuzendari juridikoak aipatutako kontratazioei buruzko txosten juridikoa egin zuen, eta kontratazioen jatorria eta ea legezkoak izan ziren aztertu zuen, langile horiek zein eginkizun jakinetarako kontratatu ziren kontuan hartuta.

Horra hor zergatik egiten dudan IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau:

1. Zer eginkizun egin zuten zehazki, banakatuta, Kulturako eskuordeak emandako informazioaren arabera Erregetako kabalgata zela eta kontrataturiko 14 gizabanakoek? Non izan ziren gizabanako horiek? Toki batean finko izan ziren, ala mugitu ziren?

2. Eta haurren danborradako zerbitzu indargarrietarako eta helduen danborradei lagun egiteko zerbitzuetarako kontrataturiko 33 gizabanakoak?

3. Eta inauterietako konpartsa eta karrozen lehiaketarako kontrataturiko 26 gizabanakoak?

4. Eta galdaragileen konpartsak zirela eta kontrataturiko 13 gizabanakoak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *