Kulturaren gida-planaren buruzko galdera
Eusko Alkartasuna Taldeak, Udalbatzaren Barne Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Toki Gobernuko Batzordearen kide eta Kulturako ordezkari Ramon Etxezarretari, Pertsonentzako Zerbitzu Batzordean, Kulturaren gida-plana dela-eta.
ARRAZOIBIDEA
2003. urtean, Gobernu Batzordeak onartu zuen Kulturaren gida-plana egitea kulturak Donostian garrantzia aztertzeko, egituratzeko eta koordinatzeko asmoz. Urte horretako uztailean onartu zen kulturak gure hirian zuen egoerari buruzko diagnostiko-lanak enpresa bati esleitzea, diagnostiko hori izanda zenbait helburu eta estrategiak zehazteko, eta, ondoren, Jarduera Plan bat egiteko, kultura-sektorean esku-hartzeak, proiektua eta antolakuntza-proposamenak barne hartuz. Planak 2003. urtetik 2010era iraungo zuen.
Hala ere, egun Kulturaren gida-plana ez da idatzi departamentu honetako diziplina eta gaiak lantzeko, nahiz eta aipatu diagnostikoa 2004. urtean egin zen. Legealdi honetan, abian jarri da Kulturako Entitate Publiko Enpresariala, baina oraindik ez dakigu aipatu Plana idatzi den. Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen duen zinegotziak, GALDERA hau egiten dut:
Nola bideratu behar du kulturako ordezkariak Kulturaren gida-planaren idazketa?









Leave a Reply