kultur etxeetan erakusketa-aretoak lagatzeko irizpideei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Osoko Bilkuraren Araudi Organikoaren 135. artikulua oinarri, hiriko kultur etxeetan erakusketa-aretoak lagatzeko irizpideei buruzko GALDERA hau aurkeztu dio Ramon Etxezarreta Kultura delegatu jaunari, Pertsonentzako Zerbitzuen Batzordean IDATZIZ ERANTZUN DIEZAION.

JUSTIFIKAZIOA

Donostiako hiriko kultur etxeek hainbat azaleratako erakusketa-aretoak dituzte, eta erakusketetarako edo agerraldi jakin batzuetarako lagatzen dituzte. Hain zuzen, Okendo kultur etxean dagoen aretoa da erabilienetako eta artistek gehien eskatzen dutenetako bat, bere kokalekua eta neurriak direla medio.

Hala ere, badirudi sona handi samarra duten artistek ezin dutela han erakusketarik egin, eta, gure belarrietara heldu denez, artista hasiberrien erakusketak egiten dira, publikoari haien obra ezagutarazteko bide bat irekitze aldera; hasiera batean, horrek oso irizpide egokia dirudi areto horien erabilerarako, hiritargo osoari irekita baitaude. Haatik, Barceló artistaren erakusketa bat egiten ari dela ikusi ahal izan dugu, eta artista hori sobera ezaguna da Okendo Aretoan. Egoera hori Okendoko aretoaren arduradunek artista ospetsuei (besteak beste, Hernandez Mendizabal, Chopitea, Carlos Zabala eta abar) hirian erakusketak jartzeko aukera ukatzeko erabiltzen dituzten irizpideen aurkakoa da.

Eta horregatik guztiagatik egiten ditu GALDERA hauek azpian izenpetzen duen zinegotziak:

Zein irizpide  erabiltzen dira kultur etxeetan eta, zehazki, Okendoko erakusketa-aretoan erakusketak jartzeko baimena emateko?

Artista prestigiotsua edo ospetsua izatea al da aretoak erabiltzea ukatzeko aplikatu beharreko irizpide orokorra?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *