Eusko Alkartasuna Taldeak, Udalbatzaren Barne Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Ingurumeneko zinegotzi-ordezkari Denis Itxasori, Kristina-Eneako urmaelen egoerari buruz, Pertsonentzako Zerbitzu Batzordean erantzun dadin.
ARRAZOIBIDEA
PARKEA BIZIRIK Elkarteak azaldu duenez, birmoldatu berri den Kristina Enea parkean estatuko nahiz nazioarteko kontserbazio legeen araudipean babestutako bost anfibio-espezie bizi dira gutxienez, eta orain arte, bi urmael txikitan ugaldu dira. Horren kausa, batik bat, bertako landaredia izan da; anfibio horien jatorrizko habitatean bezala ugaltzeko aukera eman baitie.
Hala ere, aspalditik, landaredi hori sistematikoki kentzen ari da; ugalketa posible egiten zuten arbolak eta zuhaixkak moztu egin dira; orain ingurua etzea eta marroia da, eta horren ondorioz, ez dago espezie horiek bizitzeko baldintza egokirik.
Dirudienez, egungo egoera parkea zaindu eta garbitzen duten enpresa batzuei zor zaie, izan ere, ez dituzte zehatz-mehatz ezagutzen espezie horiek babesteko moduak.
Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen duen zinegotziak, GALDERA hauek egiten ditut:
1. Ba al duzu urmael horien inguruan zuhaitzak mozteagatik eta landaredia desagerrarazteagatik gerta litekeenaren berri?
2. Lehen zegoen habitata berriz ezartzeko asmorik ba al duzu ondorioak jasaten ari diren espezieak lehengo tokian bizitzeko aukera izan dezaten?
3. Aurreikusten al da, beharrezkoa izanez gero, beste leku bat egokitzea espezie horiek bizi daitezen? .